Esnabide kaleko zenbait baldosa egonkortzeko lanekin hasi dira
Atzo hasi ziren lanekin, bizilagunek egindako "eskaera anitzei" erantzunez. 5 eguneko epean bukatzea aurreikusi dute.
Pasaiako Udalak jakinarazi berri duenez, atzo (irailak 30) hasi ziren Esnabide kaleko Lonjaren aldean dauden espaloiko baldosak konpondu eta egonkortzeko lanekin. Udaleko iturrien arabera, Lonjako estalkia eta urbanizazio lanak egin zirenetik “lauzak desegonkortu” dira, eta bizilagunek egindako eskaera “anitzei” erantzun nahi izan dietela lan hauekin.
Pasaia Portuko Agintaritza lurzoru obraren kontratazioaren arduraduna denez, hark hartu ditu beregain lanak. 5 eguneko epean bukatzea aurreikusi dute, beraz, ostiral-larunbaterako oinezkoentzako berriz zabalik izango dela aurreikusi du udalak. Egunotan, espaloiaren zati bat moztuta egongo da.