Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Klima eta Energia Planari hasierako onarpena eman diote

2025eko zerga ordenantzak eta udalean euskararen erabilera normalizatzeko plan berriak ere aurrera egin dute udalbatzarrean.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/10/01

Ikasturte berriko lehen udal osoko bilkura mamitsua izan dela adierazi dute udaletik, bi plan estrategiko eta zerga ordenantza berria behin behinean onartu baitzituzten hautetsiek. EH Bildu eta EAJ-PNVko zinegotzien aldeko botoarekin atera ziren aurrera bi planak behin-behinean, eta alegazioak jasotzeko epea ireki dute orain.

Oiartzungo Klima eta Energia plana da onartutako lehena, eta Oiartzungo trantsizio ekologikoa hauspotzea du helburu: Energia-eraginkortasuna sustatu; berotegi efektuko gasak arindu; etxebizitza, ekonomia jarduera, mugikortasuna eta lehen sektore eta elikaduran energia aurreztu, autokontsumorako energia berriztagarrien erabilera bultzatu eta udal ekipamenduen energia-eraginkortasuna eta aurrezpena bilatu nahi ditu. “Energia trantsizioan eredugarri izan nahi du udalak, eta bide honetan Oiartzungo sektore ezberdinen bidelagun izan”, dio prentsa oharrak. Datozen lau urteetarako helburu eta ekintza berriak jaso dituzte. 

Bigarrena, udalean Euskararen Erabilera Nomalizatzeko plana da, eta 2023-2027 eperako egin dute. 1990ean osatu zuten lehen plangintza, eta ordutik “bide garrantzitsua egin da udalaren funtzionamendua euskaraz izan dadin “.

Kohesio sozialerako zerga ordenantza berria

2025. urterako zerga ordenantza berria ere onartu zuten EH Bilduko hautetsien babesarekin. Oro har, KPIa igoko dena baino gutxiago igoko dituzte udal zergak eta tasak aurten ere: %2. Hobariak eta salbuespenak ere egongo dira, eta lanketa berezia egin dute aurten zerga ordenantza berria osatzeko eta Aztiker enpresari herriko ikerketa sozioekonomikoa egiteko eskatu diote. Oihana Irastorza Ogasun Zinegotziak azaldu duenez, Oiartzungo errealitate sozioekonomikoa oinarri hartuta, Udalarentzat estrategikoak diren helburuak lortzeko egokitu dute ordenantza: herrian kohesio soziala indartzeko eta errenta baxueneko bizikidetza unitateak laguntzeko; trantsizio ekosoziala bultzatzeko eta etxebizitza hutsak merkaturatzeko. Orian arte zeuden neurri eta hobariak indartu eta berriak proposatu dituzte.

Bestalde, hondakinen tasa hilean 4 € igotzea onartu dute, hondakin eta lurzoru kutsatuari buruzko Europako legedi berrira egokitu behar baitu Oiartzungo Udalak. Araudi berriak zehazten du herriek hondakinen kudeaketa zerbitzuei lotutako tasa sistema ez-defizitario bat garatu beharko dutela, eta beraz, hondakinen tasek erabat estali behar dituztela hondakin horien kudeaketa gastuak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.