Haur Filosofia saioetan izena emateko epea zabaldu dute
LH 5 eta 6ko ikasleentzat dira saioak, eta egun bakoitzean sortzaile bat gonbidatuko dute. Taldea osatzeko gutxienez hamar lagun behar dira.
Oi(h)artzun Filosofikoa taldeak udalaren laguntzaz antolatu ditu zortzigarrenez Haur Filosofia saioak. Herriko sortzaileek hartzen dute parte ekimen honetan; beraz, saio bakoitzean sortzaile bat gonbidatuko dute gai baten inguruan aritzeko -gonbidatuaren arabera erabakiko dute zein lekutan izango den saioa-.
Hilabete bakoitzeko igande arratsalde batean elkartuko dira Abaraxka ludotekan, Ehuntze espazioan eta Hipatiaren lorategian LH5 eta 6ko ikasleak, eta galderen bidez filosofatuko dute.
Saio hauetan izena emateko inprimaki hau bete behar da, eta Haurtzaro zein Elizaldeko idazkaritzetan edo Abaraxkan entregatu. Antolatzaileek aurreratu dute taldea osatzeko gutxienez hamar gaztetxok eman behar dutela izena, eta hogei lagunek gehienez.