Kulturarekin lau hitzordu izango dituzte pasaitarrek datozen asteetan
Zortzigarrenez, Yola Kultur Elkarteak Jardunaldi Kulturalak antolatu ditu. Hilaren 23an izango da lehen hitzordua, Mattin Sarasolaren 'Irulegi' hitzaldiarekin.
Yola Kultur Elkarteak hitzaldi sorta interesgarria antolatu du datozen asteetarako. VIII. Jardunaldi Kulturak abiatuko dituzte datorren hilaren 23an (asteazkena da), lehenengo hitzaldiarekin. Lau hitzordu izango dira urri eta azaroa bitartean.
Lehenengo hitzaldian Mattin Sarasola ariko da, Irulegiko gazteluan aurkitutako eskuaren inguruan. 19:00tan hasiko da saioa, eta Donibaneko Juanba Berasategi aretoak jasoko du.
Bigarren hitzaldia azaroaren 6an (asteazkena da) izango da. Oraingo honetan Paco Etxeberriak eskainiko du, Lasa eta Zabala kasuaren auzia gogoratuko du. 19:00etan izango da.
Hilaren 13an (asteazkena da) David del Valleren txanda helduko da. Bonantzako basilikaz ariko da. 19:00etan hasiko dute.
Jardunaldi kulturak biribiltzeko, azaroaren 20an (asteazkena da) Sanjuandar irrifar bat. Eta segi… izeneko emanaldia eskainiko dute herriko zenbait txiste kontalarik. Antonio Ruiz Toixo, Andoni, Potxolo eta Ruben ariko dira. 20:00etan hasiko dute azken hau.