Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

2025erako zerga ordenantza berriak adostu ditu Oiartzungo Udalak

Fiskalitate justuagoa lortzeko pizgarri eta hobari gehigarriak onartu dituzte. Aztikerrek Oiartzungo egoera sozio ekonomikoa aztertu du.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/10/04

Zerga ordenantza berriak adostu ditu Oiartzungo Udalak, gizarte babesa indartu eta trantsizio ekologikoa hauspotzeko “neurri garrantzitsuekin”, eta Joana Mendiburu alkateak azaldu duenez, urtero onartu ohi diren zerga ordenantzak goitik behera aztertu dituzte aurten.

Oiartzungo egoera sozio-ekonomikoaren azterketa egiteko eskatu zion Udalak Aztiker enpresari, eta emaitzak oinarri hartuta prestatu dute zerga ordenantza berria.

Gizarte kohesiorako hobariak

%2an eguneratuko dituzte zergak eta tasak, KPIaren igoeraren azpitik, herritarren ekonomian ahalik eta gutxien eragiteko. “Jakitun gara herritarrok eroste ahalmena galdu dugula eta asko garestitu zaigula bizitza denoi. Horregatik, udal zerbitzuen gastuen igoeraren zati handi bat bere gain hartzen jarraituko du Udalak”, adierazi du Mendiburuk.

Diru-sarrera kopuruaren arabera zehaztu dituzte ordaindu beharreko tasak eta zergak, eta errenta gutxiko familiak laguntzeko neurri ezberdinak jaso dituzte; ez dute uraren eta hondakinen tasa ordaindu beharko, eta udako igerilekua doan izateaz gain, kiroldegian prezio murriztua izango dute.

Zahartze aktiboa sustatzeko neurriak ere hartu dituzte. Zehaztu dutenez, hogei urtean ia hamar puntu igo da 65 urtetik gora dituen oiartzuarren kopurua. Horregatik, eta ariketa fisikoa egiteak dituen onurez jakitun, 65 urtetik gorako pertsonentzat kiroldegiko prezio murriztu berri bat proposatu dute (15,14€ hilean).

Trantsizio ekologikorako neurriak

Klima-aldaketaren aurkako borrokaren premiaz jabetuta, udalak hobariak eta murrizketa fiskalak ezarri ditu energia kontsumoa gutxitzeko edo mugikortasun jasangarriagoaren aldeko apustua egiten duten oiartzuarrentzat.

Besteak beste, eguzki panelak jartzen dituzten etxeek %50eko hobaria izango dute Ondasun Higiezinen Gaineko zergan (IBIan), eta %95ekoa obra hauek egiteko tasan. A eta B energia-efizientzia lortzeko eraikuntza, instalazio edo obretan ere %95 bitarteko hobariak aurreikusi dituzte. Mugikortasunari dagokionean, etxebizitza komunitateetan bizikletak aparkatzeko guneak sortzeko obren tasaren %5 bakarrik ordaindu beharko dute, eta ibilgailuen CO2 isurien arabera graduatu dituzte trakzio mekanikoen zergako salbuespenak.

Ehun ekonomikoa babesteko, erabakiak

Tokiko ekonomia sustatzeko hainbat pizgarri ere txertatu dituzte ordenantzetan. Kontratu mugagabeak egiten dituzten enpresek hobariak izaten jarraituko dute Jarduera Ekonomikoaren Gaineko Zergan. Oiartzunen dauden etxe hutsak alokairu sozialera bideratzea lortu nahi du udalak, eta horretarako neurriak ere hartu dituzte: etxebizitza hutsei IBIan ezartzen zaien gainkargua %75etik %100era pasako dute, eta etxe hauek Bizigune edo ASAP programen bidez alokairura bideratzen badira %50eko hobaria izango dute zergan.

Hondakinen tasa, gora

Europako hondakinen lege berriak herriei hainbat baldintza exijitzen dizkie, bai birziklatze-kopuruei dagokienez baita aurrekontuari begira ere. “Oiartzunen birziklatze-tasa oso txukunak ditugu eta aspalditik gaude Europak eskatzen duen %70eko birziklatze tasatik gora”. Dena den, alkateak azaldu duenez, aurrekontuan doikuntzak egin beharko dituzte datozen urteetan. “Orain arte udal aurrekontutik osatzen zen hondakinen kudeaketarako beharrezko dirua. Aurrerantzean legeak ez digu hori egiten utziko eta hondakinen bilketa eta tratamenduaren gastu guztia hondakinen tasarekin ordaindu beharko da”. Hala, 168 euroko tasa izango da urtean (hilean 4 € gehiago). Ordainketa errazteko, bi zatitan ordaindu beharrean hirutan egitea erabaki dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.