Abaraxkak bihar emango dio hasiera 2024-2025 ikasturteari
16:30ean Abaraxkako plazan elkartzeko deia egin dute, eta proposamen txokoa, jolasak, irakurketa txokoa eta merienda izango dituzte.
Abaraxkak bihar (hilak 5) irekiko ditu ateak berriz, eta arratsalde bete ekintza antolatu dute.
Abaraxkako plazan 16:30ean elkartzeko deia egin dute antolatzaileek, eta proposamen txokoa, jolasak, irakurketa txokoa eta meriendaren bidez emango diote hasiera 2024-2025 ikasturteari.