Hamabi ekoizlek girotuko dute HemenGuk-en azoka
Bihar (hilak 5, larunbata) izango da udazkeneko azoka, eta orotara herriko hamabi ekoizlek jarriko dute postua.
HemenGuk ekimenaren udazkeneko edizioaren txanda iritsi da urriarekin batera; bihar (hilak 5) izango da, 10:00etan, Doneztebe plazan.
Honako artisau edota ekoizleak izango dira plazan, 13:30era arte:
- Arraztalo barazkiak.
- Artexaniak artisautza.
- Elika kooperatiba.
- Gezamina ogia eta sagardoa.
- Kosta itsas egurrak.
- Kürtöskalács gozo hungariarra.
- Larremotx gaztagintza.
- Lekungarai gaztagintza.
- Oiartzungo shiitakeak.
- Oliparok artisau lanak.
- Peluzahar arrautzak.
- Zituene pasta.