Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

"Euskaraz hitz egin, gozatzeko eta hobetzeko", badator Mintzalaguna

Hirugarren ikasturterako dena prest dute antolatzaileek. Aurten "bultzada berri bat" eman nahi izan diote.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/10/07

Mintzalaguna egitasmoa bueltan da, aurtengo ikasturtean parte hartzeko matrikulazio kanpaina zabalik dela jakinarazi dute Pasaiako Udalak, Udal Euskaltegiak eta Txirria-AEK Euskaltegiak. Laura Ré Euskara zinegotziak hirugarren urte honen gaineko xehetasunak eman ditu. Aurreko bi urteetako esperientziak “arrakastatsuak” izan zirela dio, eta hori dela eta, aurten “bultzada berri bat” eman nahi izan diotela udaletik “eskaintza hau egonkortzeko” asmoz.

Iaz 80 pasaitar inguru aritu ziren astero talde txikitan euskara praktikatzen. Hirugarren honetan, gainera, lau barrutietara iritsiko da egitasmoa, eta “euskaraz hitz egiteko, gozatzeko eta hobetzeko aukera paregabea” dela nabarmendu nahi izan du zinegotziak. Egitasmoan parte hartzea doakoa dela gogorarazi du, eta oroitarazi du ordutegietan “malgutasun handia” eskaintzen dutela.

Aurten ere Bidelagunak behar dituzte. Bere burua eskaintzen duen pertsona izango da hori, euskaraz aritzen ohituta dagoena. Iaz 19 lagunek izan zuten paper hori, eta euren ekarpena “ezinbestekoa” dela gaineratu du Rék. “Bidelaguna ez da irakasle bat, euskaraz eroso hitz egiten laguntzen duen kide bat baizik”, erantsi du.

Bidelaria berriz, bere euskara maila hobetu nahi duen pasaitarra izango da. Ez dute zertan euskaltegietako ikasle izan beharrik, edozeinek parte har dezake.

Saioetatik harago, kanpoko ekintzak ere izango dira ikasturte berri honetan, “funtsezko osagarri” baitira antolatzaileentzat. Txangoak, irteerak, ikastaroak, hitzaldiak… Denetik izango da aurten ere.

Gurasolagun
Aurten ere Gurasolagun taldeak izango dira. Gurasoak eta haurrak elkartzen dira talde horietan, “laguntza behar duten gurasoek euskararen erabilera normalizatu ahal izan dezaten eta umeek helduen arteko harremanetan euskara erabiltzen dela ikusteko”. Trintxerpen talde bat sortzeko saiakera berezia egingo dute aurten.

Gazte taldeak (Gaztelagun izenekoak) sortzeko asmoa ere badute aurten, hori izango da erronka nagusietako bat. Bi gazte talde sortu nahi dituzte antolatzaileek, zinegotziaren arabera, pasaian zenbait gaztek ez baitute eta euskara egoera informaletan erabiltzeko aukerarik”.

Izena emateko Pasaiako bi euskaltegietara jo dezakete zuzenean, edo bestela, 688 64 71 59 telefonora deituta edo helbide honetara idatzita matrikula daitezke interesdunak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.