Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Jokin Oregiren 'Arima eta bihotza' irabazle, eta denak pozik

Larunbatean egin zen Lezoko II. Irakurketa Dramatizatuen Partida. Arte-eszenikoen festa izan zen, jendetsua, umorez betea.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/10/08

Arte eszenikoak irabazle Lezon beste behin. Larunbatean egin zen Lezoko II. Irakurketa Dramatizatuen Partida, hau da, Lezoko Antzerki Testu Laburren II Lehiaketan finalista izan diren lanen erakusketa publikoa, eta bozketa. Sei lan finalista, sei sortzaileren lanak, beraz, sei emanaldi aktore profesional zein amateurrek eginak, zuzendari entzutetsuen gidaritzapean horiek. Denen artean irabazle, publikoak hala erabakita, Jokin Oregiren Arima eta bihotza lana. Oregiren lanaz gain, Ainhoa Mariezkurrena sanjuandarrak, Hegoa Alvarezek, Galder Perezek, Goiz Eder Iturainek eta Pedro Jose Zabalzak egindakoak ere antzeztu zituzten. Mikel Arruti alkatearen eskutik eman zioten Oregiren anaiari saria; txapeldunak ez zuen Lezon egoterik izan larunbatean. Ainhoa Artetxe eta Edurne Agirrezabala aktoreak izan ziren Oregiren lanari bizia emateaz arduratu ziren antzezleak; haiek zuzentzen Amancay Gaztañaga izan zen.

Arrakastatsua. Halakoa izan zen larunbateko partida sorta. Arrats perfektua kale giroan antzerki pilula laburrez gozatzeko. Herri Eskolako jolastoki estalian 200dik gora lagun bildu ziren sei antzerki piezataz, nahiz bestelako musika emanaldi eta ikuskizunetaz gozatzeko. Denaren balorazio oso ona egin dute antolatzaileek. Dena atsegin, umoretsu, giro onean, kulturaren goxotasunean. Foodtruck jakien zerbitzuarekin ere, denak gustura. Bai antolatzaileak, publikoa, eta bereziki Jokin Oregi, pozik. Lehiaketaren eta beraz hirugarren partidaren zain dira jada Lezon. Lezoko Udalak eta Hika Teatroa konpainiak antolatu dute aurtengo ekitaldia.

Jarraian, larunbat arratsaren hainbat une ikusteko aukera Mendi Urruzunok ateratako argazkiei esker, Lezoko Udalaren eta Hika Teatroren bidez HITZAk jasotakoak.

Lezo. Antzerki Testu Laburren Irakurketa Dramatizatuen II. Partida (2024-10-05)

Erlazionatutako edukiaBerritasunekin dator bigarren Lezoko Irakurketa Dramatizatuen PartidaLezoko II. Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren sei finalisten berri eman duteArkatz labur bat ‘hika’, antzerki sormenaren jaialdiaren iragarle
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.