Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Trintxerpeko Bita eraikinak nazioarteko aitortza jaso du

Docomomo arkitektura elkartearen 2.461. plaka jarri zuten atzo, Fausto Gaiztarro arkitektoaren senidez eta herritarrez inguraturik.

Beatriz Gaiztarro, Fausto Gaiztarroren alaba, ordezkariekin.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/10/08

Trintxepeko Bita eraikin enblematikoak Docomomo nazioarteko arkitektura elkartearen aitortza jaso berri du. Atzoko Arkitekturaren Nazioarteko Egunean jaso zuen eraikin enblematikoak aitortza. Docomomo elkartearen plaka jarri zuten eraikinaren atarian, elkarteak jarri duen 2.461.ena izan da. Azken honekin, hiru dira Pasaian aitortza hori jaso dutenak: Bita, Javier Markinaren Transatlantico eraikina eta Jose Maria Iturriagaren Madre Pilar Izquierdo haurtzaindegia.

1946-1947 urteen artean eraiki zuten Bita, Fausto Gaiztarro arkitektoaren eskutik. Industria eraikuntza hau merkatu, biltegi eta arrantza sareak tindatu eta lehortzeko espazio gisa erabili zen urte luzez (horregatik La Rederia izenagatik ere ezaguna izan da). Arrantza jardueraren gainbehera iritsi zenean eta nylonezko sareak erabiltzen hasi zirenean eraikuntza horren erabilera aldatu egin zen eta bulego eraikin bilakatu zuten, gaur egun duen itxura berberarekin.

Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOko presidentea, Iraitz Pazo eta Aitor Brion ziengotziak eta Fausto Gaiztarroren senideak atzoko aitortza ekitaldian izan ziren, eta haiekin batera, besteak beste, Beatriz Gaiztarro izan zen, arkitektoaren alaba. Ezekiel Collantes arkitekto doktorearekin bisita gidatu interesgarria egin zuten hala nahi izan zuten pasaitarrek, hitzaldi eta guzti. Adinkide elkarteko emakume talde batek performance berezia egin zuen eraikinaren atarian, ehuntze lanak metafora bilakatuz.

Pazosek nabarmendu zuen arkitektura ez dela “azpiegiturak eraikitzea bakarrik”: “Ez da soilik zementua. Gure herriak osatzen dituzten eraikinak eta espazioak historiaren lekuko isilak dira, gure balioak islatzen dituzte, eta gure ingurunearekin dugun harremana baldintzatzen dute. Gaur ondare arkitektonikoaren kontserbazioarekin dugun konpromisoa berresten ari gara, baina baita etorkizunari begira ere. Hirigintza modernoak oreka bilatu behar baitu memoria historikoaren eta egungo hiriaren beharren artean”.

Brionek, bestalde, atzo jarritako plakak, Gaiztarroren lana balioan jartzeaz gainera, “ondareak gure komunitateen bizitzan duen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen gaituela” esan zuen: “Ondare kulturala erakin edo monumentu multzo bat baino askoz gehiago da. Gure tradizioak, oroimena eta etorkizuna lotzen dituen haria da”.

Jarraian, atzoko ekitaldian ateratako zenbait argazki:

DSC00932
DSC00932
DSC00918
DSC00918
DSC00902
DSC00902
5
5
33
33
21
21
35
35
27
27

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.