Inauteri batzordearen lehen bilera, gaur zortzi
Merkatuzarren egingo dute bilera, 18:30ean.
Inauteri herrikoi eta parte hartzaileak sustatzeko asmoarekin Inauterietako batzordea osatuko dela jakinarazi du udalak. Hori horrela, datorren asteazkenean, gaur zortzi, deitu dute bilerara; Merkatuzarren izango da, 18:30ean.
Udalak herriko talde, elkarte, eragile, konpartsa eta norbanakoak deitu ditu bilera horretan parte hartzera.
Inauteriak 2025eko otsailaren 27tik martxoaren 4ra egingo dituzte.