2024/10/9

Aste honetan hasiko ditu entrenamenduak Oreretako Rugby Taldeak

Denboraldi berrirako erronkak ongi zehaztuta hasiko du ikasturte berria Orereta Rugby Taldeak. Gazte taldea egonkortu eta errugbia sustatzeko ekintzak antolatzea izango ditu helburu behinenak aste honetan bertan hasiko duen ikasturte berrian.

Berdintasun Kontseilua sortzeko bidean da Lezo

Parte hartze eta elkarrizketa mahaia nondik norakoak zehazteko lehen bilera hilaren 23an egingo dute, Kultura Aretoan.

Aparkalekuaren Ordenantza berria aurkeztuko dute lau barrutietan

Ordenantza berria argitaratu du gaur udalak. Araudi honek herritarren egunerokoan "aldaketa nabarmena" ekarriko duela dio udalak.

Udalerria etxebizitza tentsio handiko eremu izateko lanean ari da Lezoko Udala

Olatzarko babespeko etxebizitzak zozkatu dituzte gaur. Testuinguru horretan adierazi du Eneritz Arruti alkateordeak herria eremu tentsionatu izendatzeko lanean ari dela udala.

Arabako Biraren hemeretzigarren etapa Urdabururekin

Hilaren 19an egingo dute hemeretzigarren etapa, Angulo gainetik Artziniegara.

Hunkituta inauguratu dute Beloaga oiartzuarrek

Hiru fasetan egin dituzte Beloaga berreskuratzeko lanak, eta azken fasea amaituta, inaugurazioa egin zuten larunbatean.

Elizalde hobetzeko galdetegi digitala prestatu du udalak

Elizaldeko irisgarritasuna, elkarbizitza eta ongizatea hobetzeko ekarpenak biltzea da helburua. Galdetegia hilaren 17ra arte bete daiteke.

Azaroan egingo du Familia Lagunak lehen saioa

Hiru ikasturtetan 100 familia baino gehiagok hartu dute parte programan. Udalerrira eta eskoletara iritsi berri diren familiei akonpainamendua eskaintzea du helburu programak, besteak beste.

'Zenbat lo' liburua aurkeztuko dute Gaztañoko auzo lokalean

Haur batek kartzelarekin eta preso duten amarekin duen harremanaz mintzo da liburua, Nekane Txapartegi eta haren alabaren historian oinarrituta.

txotxongiloak, liburutegia

Seme-alaben ikasketa prozesuan euskarak duen garrantziaz jabetzeko, hitzaldi sorta

Udalak eta Bokalek elkarlanean antolatutako hitzaldien helburua gurasoak "sentsibilizatu eta prestatzea" da. Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.

Herri Txiki Infernu Handi saioa grabatuko dute Karrikako frontoian

Hilaren 17an izango da grabazioa, 19:30ean, Karrikako frontoian. Saioa hemezortzi urtetik gorakoentzat dela zehaztu dute.

Gehiago