'Zenbat lo' liburua aurkeztuko dute Gaztañoko auzo lokalean
Haur batek kartzelarekin eta preso duten amarekin duen harremanaz mintzo da liburua, Nekane Txapartegi eta haren alabaren historian oinarrituta.
Nekane Txapartegi, Iraitz Lizarraga, Izaro Lizarraga eta Amaia Agirrerekin liburuaren aurkezpenean. Argazkia: Aiurri Zenbat lo liburua aurkeztuko dute ostiralean Gaztañoko auzo lokalean. Iraitz Lizarraga idazleak haur batek espetxearekin eta preso duten amarekin duen harremana eraman du liburu horretara. Oinarrian, Nekane Txapartegi eta haren alabaren historia dago. Obra poetikoa da, gaztetxo zein helduei begirakoa, eta afektu eta jolasez, testu eta ilustrazioz josita dago.
Izaro Lizarraga izan da irudigilea. Aurkezpen ekitaldian idazlea eta irudigilea izango dira, baina baita Txapartegi bera, eta Amaia Agirre bertsolaria ere.
Aurkezpenaren ondoren solasaldia ere izango da. Hitzordua, ostiralean —hilak 11— 19:00etan, Gaztañoko auzo lokalean.
