'12 cm' erakusketaren 29. ediziorako ia dena prest
Hilaren 25ra arte aurkeztu daiteke artelanak. Parte hartzeko baldintzen berri eman du udalak.
Pasaiako Udalak ia dena prest aurtengo 12 cm erakusketarako. Aurtengoa 29. ekitaldia izango da, eta ohi bezala, parte hartzeko gonbida egin diete pasaitarrei. Baldintzen berri eman du erakundeak, eta jakinarazi du aurkeztutako lanak Pasaiako Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailean entregatu beharko dira, hilaren 25era arte.
Honakoak dira parte hartzeko bete beharreko baldintzak:
- Parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako, interesdunak inprimaki hau bidali beharko digu urriaren 25a baino lehen.
- Parte-hartzaile bakoitzak 2 obra aurkeztu beharko ditu, eta horiei dagozkien fitxak bete. Muntaketa errazte aldera, argi eta garbi adieraziko da, oharrak atalean, obrak nola jarri behar diren. Era berean, euskarri bereziren bat behar badute, aldez aurretik adierazi behar da.
- Obraren alde batek gutxienez 12 cm neurtu behar ditu, eta gainerako aldeek ez dute neurri hori gaindituko, markoa edo euskarria barne. Erakusketa honen izaerari euste aldera, garrantzitsua da 2. eta 3. baldintzak betetzea. Beraz, ez dira jarriko baldintza horiek betetzen ez dituzten obrak.
- Ikus-entzunezkoen proiekzioek 1´ eta 2´´ (minutu bat eta bi segundo) iraungo dute.
- Obrak Pasaiako Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailera (Euskadi etorbidea, 61, Trintxerpe) eraman beharko dira azaroaren 22a baino lehen.