Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

2025eko Elorsoro kiroldegiko prezioak zehaztu ditu udalak

Erabiltzaileen adinaren edo errenta mailaren araberako kuotak finkatu dituzte. 65 urtetik gorakoen kuota ohi baino ia %40 merkeagoa da.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/10/11

2025 urterako Elorsoro kiroldegiko prezioak zehaztu eta erabiltzaileen adinaren edo errenta mailaren arabera kuota ezberdinak finkatu dituzte. Gainera, 65 urte edo gehiago duten bazkideentzat abonu mota berri bat sortu dute, ohiko kuota baino ia %40 merkeagoa dena.

Olaia Lasa Ongizate zinegotziak adierazi duenez, jubilatuek ariketa fisikoa egitea sustatzeko sortu dute abonu berria, zahartze aktiborako eta ongizaterako “ezinbestekoa” baita. “Bidegorri sare zabala eta mendiz inguratutako herria dugun arren, eguraldia ez dugu beti lagun izaten. Gainera, zahartze osasuntsurako garrantzitsuak diren beste zenbait ariketa egiteko aukera ere eskaintzen ditu kiroldegiak: indarra landu eta muskulatura garatzeko gimnasio gela edo igerilekua, kasu”. Elorsoro “harreman sareak indartzeko” topagunea ere badela gaineratu du, eta jubilatuek zerbitzua gehiago erabiltzea bultzatu nahi dutela. Dagoeneko bazkide direnei prezio berria zuzenean aplikatuko zaiela azaldu du Lasak. “Ez dute eskaerarik egin behar, 2025eko urtarrileko kuotan ikusiko dute gutxiago kobratuko zaiela”.

Hauek dira zehaztu dituzten beste abonuak:

  • Helduen ohiko kuota (hileko): 24,60 euro.
  • 65 urte edo gehiagokoen banakako kuota: 15,14 euro.
  • 65 urte edo gehiagoko bikoteen kuota: 24,71 euro.
  • Gazteen (6 – 15 urte) banakako kuota: 15,14 euro.
  • Familia kuota: 41,25 euro.
  • Familia ugaria edo guraso bakarreko kuota: 28,88 euro.

Eskatu daiteke prezio murriztua
Abonu mota horiez gain, ezgaitasuna duten edo egoera ekonomiko zailean dauden bazkideek hobari gehigarriak izango dituzte prezioan, baina eskaera egin beharko da horretarako. Ireki dute eskaera hori egiteko epea, eta azaroaren 10a da azken eguna. Udalean egin behar da eskabidea (kiroldegian ez), online edo udaletxeko sarreran.

Errenta maila baxua duten bazkideek prezio orokorren gainean %40ko hobaria izango dute (hemen ikus daitezke bazkide unitate bakoitzerako zehaztutako mugak).

  • Helduen kuota murriztua: 14,77 euro.
  • Familien prezio murriztua: 24,71 euro.
  • Familia ugarien edo guraso bakarrekoen prezio murriztua: 17,30 euro.
  • Gazteen (6 – 15) prezio murriztua: 9,05 euro.

Ezgaitasuna duten bazkideek doan izango dute kuota, baina eskera aurrez aurkeztu behar dute. Gainera, ezgaitasun iraunkorra duten bazkideentzat hobekuntza bat ere gehitu dute: 2025erako eskaeran hala baimentzen badute, aurrerantzean udalak ofizioz onartuko die doako kuota, urtero eskaera berriz aurkezten ibili beharrik gabe.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.