Alemaniako Wiesbaden-Biebrich abesbatza, Pasaian
Hilaren 18an izango da kontzertua, San Joan Bataiatzailearen Parrokian. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.
Hurrengo ostiralean (hilak 18) Donibaneko San Joan Bataiatzailearen Parrokiak kontzertu berezi bat jasoko du. Alemaniako Wiesbaden-Biebrich abesbatza ospetsuak emanaldia eskainiko du. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.
Udaleko iturrien arabera, “kultur aniztasunaren eta konpromiso sozialaren aldeko apustua” egiten du abesbatzak, musika eta alaitasuna uztartuz. 1999an sortu zutenetik, “irekitasunaren eta aniztasunaren” aldeko jarrera agertu dute taldeko abeslariek. Eskarmentu handiko musikariak dira.