Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Etorkizuneko Gure Zumardia irudikatzeko antxotarrekin bilduko da udala

Datorren astean abiatuko dute parte hartze prozesuaren bilera erronda. Eremua "ahalik eta espazio atseginena, jasangarriena eta herritar guztion beharrak aseko dituena" izatea nahi dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/10/11

Pasai Antxoko Gure Zumardiaren etorkizuna herritarrekin batera diseinatu nahi du udalak, eta horretarako, saio erronda bat abiatuko dute datorren astean. Irekiak izango dira guztiak, gaur Mikel Garcia Peñil alkateordeak, Laura Ré zinegotziak eta Iker Agirre teknikariak jakinarazi dutenez. Prozesuaren nondik norakoak azaldu dituzte.

Herritar eta eragileen iritziak eta ekarpenak jaso nahi dituztela esan du alkateordeak: “Topoa lurperatzeko obraren ondorioz, Gure Zumardia berrantolatzeko proiektua aurrera eraman nahi dugu ETSrekin elkarlanean. Elkarrekin antxotarrok ditugun beharrak aseko dituen espazio berri bat pentsatu nahi dugu”.

Parte hartze prozesu honekin, Rék esan bezala, “etorkizuneko Gure Zumardia ahalik eta espazio atseginena, jasangarriena eta herritar guztion beharrak aseko dituena izatea” nahi dute.

Saioak
Lehen saioan adinekoekin bilduko dira udal ordezkariak, ostegunean (hilak 17), 11:30ean, Antxoko Kultur Etxean. Kolektibo honekin bi norabidetan ariko dira: “memoria historikoa zaindu eta barrutiko bizimodua jasotzeko” batetik, eta “adin talde honen behar espezifikoak landu eta espazio inklusiboa izan dadin” bestetik.

Bigarren bilkuran barrutiko emakumeekin bilduko dira. Hilaren 24an izango da, 18:00etan, Bekoz Bekoren lokalean.

Hirugarrena nerabeei zuzendutakoa izango da. Hilaren 25an egingo dute, 17:00etan, Antxoko Kultur Etxean. Hauekin bi ikuspegitik egingo dute lan: barrutiarekiko atxikimendua eta kolektiboaren errealitatera egokitutako espazioaren diseinua landuko dituzte.

Hiru saio hauen ondoren, herritar guztiei begirako batzar bat egingo dute, irekia ere. Abenduan izango dela aurreratu dute hiru ordezkariek.

Saio guztietan jasotakoarekin proposamen berriaren zirriborroa egingo du udalak eta deboluzio saio irekia egingo dute urtarrilean. Orduan aurkeztuko dute proposamena. Hori ETSri helaraziko diote gero, eta “dena ondo bidean”, 2025ko abendurako obra bukatuta egon daitekeela esan du alkateordeak.

Saioen berri emateko kaleratu duten kartelaren iruditeria nondik datorren ere azaldu dute. “Bihotza irudikatu izanak bizitza, komunitatea eta Antxoren motorra dena sinbolizatu nahi izan dugu, horrela ulertzen baitugu antxotarrok Gure Zumardia”.

Gaurko agerraldia bukatzeko, hiru ordezkariek antxotarrrak bileratara gonbidatu dituzte, “edozein dela ere euren adina, jatorria edota interesa”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.