Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Mugikortasuneko gaiak jorratzeko, Azahara Dominguezekin bilera

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Joana Mendiburuk herriko mugikortasunaren eta erronken inguruan hitz egin dute.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/10/11

Joana Mendiburu Oiartzungo alkatea Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuarekin bildu da herriko mugikortasunaren eta haren erronkei buruz hitz egiteko.

Bi erakundeetako ordezkariek ikasturte honetan Oarsoaldeko eta Bidasoako kontzesio berria martxan jartzeak Oiartzuni ekarriko dizkion hobekuntzak aztertu dituzte, eskualde horietako gainerako herriekin eta Donostiarekin dituen loturei dagokienez. Ildo horretatik, Dominguezek gogorarazi du proiektu berriak ordutegiak “nabarmen” zabaltzea ekarriko duela, Lurraldebuseko zerbitzuen eguneko zerbitzua 5:00-5:30etik 22:30ak arte luzatuko delako “beste linea batzuetara aldatzea eta garraioa hobetzea errazteko”.

Gainera, larunbat, igande eta jaiegunetan ia 24 orduko zerbitzua ematea lortuko dute, eguneko zerbitzuek gaueko zerbitzuekin jarraitzen dutelako. Diputatuak azaldu duenez, lurraldeko garraio publikoko gainerako operadoreekiko intermodalitatean aurrera egiteko ordutegiak egokitu dira, erabiltzaileek Donostiako autobus geltokitik ateratzen diren ibilbide luzeko lineekin konektatzeko aukera izan dezaten. Autobusen ordutegiak ikasleen sarrera eta irteera ordutegietara egokituko dituzte. Ildo horretatik, Dominguezek berretsi du proiektua “bizia” dela, eta behin martxan jarrita “behar diren doikuntzak” egingo direla behar berriak antzematen direnean.

Azahara Dominguez: “Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak egunero lan egiten dugu garraio publikoaren zerbitzua hobetzeko eta herritarren benetako behar aldakorretara egokitzeko. Garraio publikoa kalitatezko zerbitzu jasangarri, seguru, eroso eta irisgarri bihurtzen badugu, gero eta gipuzkoar gehiagok erabiliko dute. Horretarako, ezinbestekoa da erakundeok elkarrekin lan egitea”.

Eta honela jarraitu du Mendiburu alkateak: “Udala da herritarrengandik hurbilen dagoen administrazioa eta, ondorioz, Oiartzungo Udalak ahalegin berezia egiten du herritarren iritziak jaso eta behar bezala bideratzeko. Besteak beste, Foru Aldundiari informazioa helarazi eta dagokion momentuan oiartzuarren onerako diren alegazioak aurkeztu izan ditu. Ondorioz, berrikuntzak modu positiboan baloratzen ditugu herritar askoren egunerokoan eragiten duten neurriak direlako eta pozten gaitu oiartzuarrek eta udalak eskatu izan ditugun hobekuntzak aintzat hartu direla ikusteak”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.