Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ingurumenaren alde egiteagatik, sariak

Oarsoaldeko bost ikastetxek ingurumenaren alde, nahiz energia eta ur kontsumoa gutxitzeko egindako ahaleginagatik saria jaso dute.

Saridunen eta sari emateko ekitaldiko partaideen talde argazkia.
Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2024/10/11

50/50 egitasmoaren partaide izan ziren berriz ere joan den ikasturtean Oarsoaldeko hainbat ikastetxe. Proiektu horren helburua da ikastetxe horietan ingurumenaren aldeko lanketa egitea, C02 emisioak eta ur kontsumoa murriztuz. Hori guztia monitorizatua izaten dute ikastetxe horiek, eta kontsumo adierazleak nahiz ekonomikak erabiltzen dituzte. Hala, ingurumenaren zaintzaren aldeko inpaktu pedagogikoa sortu nahi dute ikasleen artean, baita hezkuntza komunitateetan ere. Zehazki, energia eta ur kontsumoarekin lotutako ohitura iraunkorrak hartzearen garrantzia nabarmendu nahi dute 50/450 programarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuak finantzatutako egitasmoa da. Egitasmoaren barruan egindako lanagatik berriki sariak jaso dituzte partaide izan diren ikastetxeek. “Lorpen horien benetako protagonistak ikastetxeetako haurrak dira, beren gogo eta dedikazioarekin etorkizun iraunkorra baterako buru izan dira”, esan dute Oarsoaldea Garapen Agentziako ordezkariek: “Beren parte hartze aktiboaren bidez, erakutsi dute hezkuntza eta ekintza kolektiboa funtsezkoak direla ingurumena gehiago errespetatuko duen mundu bat eraikitzeko”.

Hala, egitasmoan parte hartzen dutenentzat pizgarri ekonomikoak daude. Lortutako energia eta ur aurrezkiaren diru balioaren %50 hezkuntza komunitatearentzako sari gisa erabiltzen da, eta beste %50a eskola instalazioen eraginkortasuna hobetzeko inbertitzen da, aurrezki iraunkorreko zikloa sortuz. Pizgarri ekonomiko horiek, sari bidez ematen dituzte. Ondokoak izan dira saritutako ikastetxeak: Pasaiako Karmengo Ama Heri Eskola, Oiartzungo Elizalde Herri Eskola, Lezo Herri Eskola, eta Errenteria-Oreretako Cristobal Gamon Ikastetxea nahiz Bizarain Ikastola.

Ikastetxe horiek 50/50 programaren barruan egindako ekintzek, beraz, saria izan dute. Ikastetxeek jasoko dute onura ekonomikoa, baina egindakoaren eragina udalerrietan izan da, hezkuntza zentro horietan egindako lanketari esker 35.000 euro aurreztu dituztelako tokian  tokiko lau udalek. Hori horrela, egindako lanagatik honako diru saria jasoko dute partaideek:

  • Pasaiako Karmengo Ama Herri Eskolak, 1.457,38 euro.
  • Errenteria-Oreretako Bizarain Ikastolak, 5.620,45 euro.
  • Lezo Herri Eskolak, 4.000 euro.
  • Oiartzungo Elizalde Herri Eskolak, 2.406,49 euro.
  • Errenteria-Oreretalo Cristobal Gamon Ikastetxeak, 3.506,08 euro.

Sari banaketa ekitaldian, saritutako ikastetxeetako ikasle eta kideez gain, Oarsoaldeko udaletako hautetsiak, Oarsoadea Garapen Agentziako kideak, nahiz Gipuzkoako Foru Aldundikoak izan ziren.

Oarsoaldea Garapen Agentziatik nabarmendu dute udaletako teknikariek berebiziko garrantzia izan dute proiektuaren arrakastan: Lander Valparis, Pasaiako Udaleko instalazio teknikaria; Joana Auzokoa, Pasaiako Udaleko ingurumen teknikaria; Mikel Suarez, Lezoko Udaleko energia teknikaria; Niko Bengoetxea, Errenteriako Udaleko iraunkortasun teknikaria; Peru Kortabarria, Oiartzungo Udaleko energia teknikaria; eta Ander Santesteban, Oiartzungo Udaleko ingurumen teknikaria.



 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.