Poltsak eta eskumuturrekoak egin ditu El Watan elkarteak
Proiektua aurrera eraman ahal izateko eta etorkizun batekoak ere burutu ahal izateko egin dituzte produktuak.
Oiartzungo El Watan elkarteak poltsak eta eskumuturrekoak salduko ditu proiektua aurrera eraman ahal izateko eta etorkizun batekoak ere burutu ahal izateko.
Poltsak Naroa Zabaleta oiartzuarraren diseinuarekin eta taldekide zein lagunen laguntzarekin egin dituzte. Lau diseinu aurkeztu dituzte, eta eskaerak egin daitezke dagoeneko, hemen.
Poltsek 10 euro balio dute; eskumuturrekoek, berriz, 2,5 euro. Produktuekin Saharar herriaren borroka islatu nahi dute, eta bildutako diru guztia errefuxiatu kanpamentuentzako izango da.

