Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elkartasun egun mundiala

Juneren Hegoak Eguna egiten ari dira gaur, giro bikainarekin. Atzotik, ordea, Xabi Salillas erronka betean da.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2024/10/12

Juneren Hegoak elkartearen eguna da gaurkoa. Gaixorik dauden haurrak eta haien familiak babestea, laguntzea, sostengatzea da haien zeregina. Urtean zehar egiten eta agian ikusten ez den inurri lan hori kalera atera dute gaurkoan; hobe esanda, atzotik dabiltza hegalak astintzen. Izan ere, aurten elkartekoek konplize mundial bat baitute: atzoko 19:00etatik, Xabi Salillas 24 orduko non stop triatloi erronka egiten ari da. Elkartearena elkartasun eta maitasun misio mundiala bada, Salillasena egunari ikusgarritasun handiagoa emateko iniziatiba itzela izan da… edo izaten ari da hobe esanda, 19:00etan bukatuko baitu elkartasun erronka.

Gaurkoari dagokionez, bikain doa eguna. Hala adierazi dute Juneren Hegoak-eko boluntarioek. Eguraldiak lagundu du, epel doa urriaren 12a, eta goizean zehar antolatu diren jarduerekin jende askok bat egin du. Kopurua ona, baina baita aldartea, umorea eta elkartasun sentimendua ere. Horrelako egunak indar bultzada baitira Errenteria-Oreretako elkartearentzat, eta haiek bezala gizarte lanean dabiltzan irabazi asmorik gabeko erakundeentzat. Jendarte hobe baten alde egiten duten guztia eredu da. Gaur Gernika plazan batez ere nabaritu da irribarrez betetako elkartasun sentimendu hori.

11:00etatik musika, tailerrak, jolasak, aurpegi margoketak, txaranga, photocall-a (telebistako izarren bat eta guzti), puzgarriak, mahai tenisa… Asko izan dira Gernika plazak jaso dituenak. Ondoren, paella jate handia. Elikadura eskubidearekin bete ondoren, dantzaldia jasoko du plazak Ekain DJ antxotarrarekin. Gaurko festa mundiala, elkartasun topagune kolosala bukatzeko, dantza.

Baina horiek guztiak bitartean, atzoko 19:00etatik, mugimenduan da Xabi Salillas. Erronken zalea da hernaniarra, betiere, erronka horiek guztiek eginkizun solidarioa dutela. Goi mailako atleta ere bada. Baina atzotik gaurkora egiten ari dena eskemak hausteko modukoa da: lehenik, zortzi ordu egin zituen igeriketa estatikoan Koldo Mitxelenako jolastokian jarritako igerilekuan; ondoren, beste zortzi orduz aritu zen bizikleta estatikoan jo eta su; eta azkenik, kiroldegietako zinta horietako batean martxa egiten izanen da beste 8 orduz, hau da, gaurko (larunbata) 19:00eak arte. HITZA 14:00ak aldera izan da harekin, zintan zebilela. Onartu du leher eginda zegoela, eta batez ere unerik gogorrenak igerian pasa zituela atzo eta gaur goizaldea artean. Baina irribarre batekin esan du haren gasolina jendea dela, pertsonen ekintza baikorrak direla, eta horren alde beti egingo duela, hala behar denean lan isilean dabiltzan elkarte horiei laguntza emateko. Hala ari da. Zisko eginda, baina pozik. Sekulakoa da Salillas egiten ari dena. 24 orduz, Forrest Gump bilakatu da kirolaria; hala izendatu du baten batek, kartel eta guzti.

Aste honetan Juneren Hegoak elkarteak, gaurko eguna girotzeko mezuen artean, haiek egiten dituztenak publikatzen eta lantzen dituztelako hedabideen lana goraipatu du. Hedabide honetatik, honakoa esatea besterik ez: eskerrik asko, Juneren Hegoak. Mundialak zarete. Segi gizarte hobe baten alde, gaixorik dauden haurren eta haien familien alde, beti bezala irribarre batekin lanean.

Ondoko argazkietatik gehienak Juneren Hegoak elkarteak HITZAri emandakoak dira. Beraz, bigarrenez, eskerrik asko Juneren Hegoak.

Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)
Juneren Hegoak Eguna 2024 (2024-10-12)

Erlazionatutako edukiaKirol erronka eta paella jatea Juneren Hegoak elkartearen egun handian
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.