2-3 urteko haurrentzat ipuin kontaketa izango da bihar
17:00etan izango da ipuin kontaketa Lur Kortaren eskutik, Manuel Lekuona udal bibliotekan. Hilaren 25ean 4 urtetik gorakoen txanda izango da.
Txikitatik haurren irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, ipuin kontaketak antolatzen ditu Manuel Lekuona udal bibliotekak. Urrirako bi saio antolatu dituzte, eta bihar (hilak 15) izango da lehena.
Lur Korta ariko da kontalari lanetan, eta 2-3 urte arteko haurrentzat izango da saioa. 17:00etan izango da, bibliotekan.
Datorren saioa, berriz, hilaren 25ean izango da, eta hau 4 urtetik gorakoentzat da.