Energia eta dirua aurrezteko tailer praktikoa, Trintxerpen
Asteazkenean izango da saio praktikoa, arratsaldean. Aurrezteko baliogarriak diren ohitura aldaketa batzuk azalduko dizkiete partaideei.
Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak elkarlanean tailer interesgarria antolatu dute etzirako (hilak 16, asteazkena). Energia “modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko” gakoak emango dizkiete pasaitarrei. 18:30ean hasiko da tailerra, Trintxerpeko alkateordetzan.
Besteak beste, norberak bere etxean ezarri ditzakeen eraginkortasun neurrietarako beharrezko materialak erakutsiko dizkiete pasaitarrei eta energia aurrezteko baliogarriak diren ohitura aldaketa batzuk azalduko dizkiete. Bertaratzen direnei Energia aurrezkiari eta eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida emango zaie. Honetan energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku jaso dituzte, “modu erraz eta ulergarrian” azalduta.
Gaur (hilak 14) izango da izena emateko azken eguna. Horretarako, helbide honetara idatzi, 628 53 03 03 telefono zenbakira deitu edo webgune honetara jo daiteke.