Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

EAJk ordenantza fiskalen proposamenak aurkeztu ditu

Alderdi jeltzaleak hainbat eremutan egin ditu proposamenak, eta, batik bat, hobariak "hobetzera" eta "areagotzera" zuzenduta daude, "zerga karga ez dadin hain handia izan herritarrentzat".

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2024/10/15

Errenteria-Oreretako EAJko Elixabete Murua udal bozeramaileak 2025eko ordenantza fiskalen proposamenak aurkeztu ditu gaur goizean. Alderdi jeltzaleak hainbat eremutan egin ditu proposamenak, eta, batik bat, hobariak “hobetzera” eta “areagotzera” zuzenduta daude, “zerga karga ez dadin hain handia izan herritarrentzat”.

Guztien gainetik udal zaborren tasen igoera nabarmendu du Muruak. Udal bozeramaileak adierazi du udal gobernuak %35eko igoera proposatu duela, eta igoera horri “ezetz” esango diotela: “7/2022 legea bete beharra dago, eta legeak jasotzen du zaborra sortzen duenak ordaindu egin behar duela. Herritar guztiei %35a igotzea ez zaigu bidezkoa iruditzen. Ulertzen dugu gobernu taldeak bideak edo mekanismoak bilatu behar dituela, urarekin egiten dugun bezala, kontsumitzen dugunaren baitan ordaintzeko. Zaborren tasan ere berdina proposatzen dugu”.

Bestalde ondasun higiezinen gaineko zergan %150eko errekarguak kentzea proposatu dute, honako ataletan: etxebizitza hutsetan; beheko solairuetan kokatuta ez dauden merkataritza jardueretan; eta erroldatuta ez dauden eta banaketa horizontalik ez duten etxebizitzak dituzten eraikinetan. “Kasu horietan errekargua bertan behera uztea proposatu dugu. Dirua biltzea du helburu gure ustez, eta etxebizitzaren arazoa konpontzeko politika pizgarriak egin beharko lirateke. Horregatik proposatu dugu bertan behera uztea”, esan du Muruak.

Jasangarritasunaren arloan, bi eskaera egin dituztela jakinarazi du Muruak: trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan auto elektrikoei %95eko hobaria denboran luzatzea; eta ibilgailu hibridoen kasuan %75eko hobaria aplikatzea denbora tarterik gabe. Horrez gain, EIOZ zergan, etxebizitzen edo lokalen kasuan, A mailako etiketa energetikoa lortzen duten etxebizitzentzako %95eko hobariak proposatu dituzte; eta B mailako etxebizitzentzako, aldiz, %80koak. Bi kasuetan %5eko igoera proposatu dute, “jasangarritasunaren alde egindako obrak piztea interesgarria” baita.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen kasuan, familia ugariei begirako hobari bat planteatu dutela baietsi du alderdi jeltzaleko udal bozeramaileak. Hobari hori %75ekoa litzatekeela zehaztu du Muruak, “familia ugariek daukaten ibilgailu bati dagokiona eta betiere diru sarreren baitan egingo litzatekeena”.

Errenteria, eremu tenkatu

Errenteria-Orereta eremu tenkatu izendatu dute berriki, eta Muruak izendapen horren gaineko gogoeta egin du. EAJren ustez, izendapen horrek “ez du egoera konponduko”. Muruak nabarmendu du “etxebizitza arazo bat” dagoela udalerrian, eta horretarako politikak egin behar direla. Etxebizitzaren alorrean, “lan handia” dagoela baietsi du, eta erakundeen arteko elkarlana sustatzea funtsezkoa dela gaineratu du, “benetako soluzioak” emateko.

Alde batetik, eremu tenkatuaren izendapenak udal gobernuari “etxeko lanak” jarriko dizkiola adierazi du Muruak, datozen hiru urteetan betebeharrak izango dituztelako. EAJren iritziz, izendapena “ondo” dago, baina politikak garatzea ezinbestekoa dela ziur dira “udalerriari soluzio bat” eman nahi bazaio.

Bestetik, eremu tenkatu izateak “efektu negatiboak” izan ditzakeela jakinarazi du Muruak, eta Kataluniaren kasua gogorarazi du: “Katalunian ikusi da ez dutela bilatzen zuten efektu positiboa lortu. Tentuz erabili beharreko erreminta bat dela pentsatzen dugu”.

Etxebizitzaren “arazoa” elkarlanean konpondu beharreko afera dela uste du udal bozeramaileak, eta plan orokorrean jarri du arreta: “Gaur egun indarrean dagoen plan orokorra 2004koa da eta berritua egon beharko litzateke. Horrek aukera emango digu etorkizuneko Errenteria nolakoa nahi dugun eraikitzeko eta zenbat etxebizitza egin ahalko diren jakiteko. Hor indarrak jarri beharko ditu udal gobernuak, eta gu oposiziotik eraikitzeko eta proposamenak egiteko pentsamenduarekin gaude, guztioi arduratzen digulako etxebizitzaren arazoak”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.