Errenteriako Udalak bat egin du Euskadiko Klima eta Energiaren Astearekin, eta hainbat ekintza antolatu ditu hilaren 19tik 28ra bitartean.
Sexu esplotaziorako gizakien salerosketa egotzita egin du atxiloketa Ertzaintzak. Errenteriako gizonaz gain, beste bi emakume ere atxilotu ditu, Donostian eta Gasteizen.
Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 43. ediziorako prest dira lau barrutiak. Agertoki berri bat estreinatuko dute aurten.
Trafiko aldaketa horiek bihar—urriak 16— eta ostegunean egingo dituzte Beraungo hainbat kaletan. Aparkaleku alternatiboa egokituko dute Pablo Sorozabal plazan.
"Arrazoi pertsonalengatik" ezingo dute hilaren 26ko kontzertua eskaini. Erositako sarrerak Bibe plataformak itzuliko ditu.
Alderdi jeltzaleak hainbat eremutan egin ditu proposamenak, eta, batik bat, hobariak "hobetzera" eta "areagotzera" zuzenduta daude, "zerga karga ez dadin hain handia izan herritarrentzat".
Bihar egitekoa zen tailerra abendura atzeratu behar izan dute. Aurrerago jakinaraziko dute noiz egingo duten.
Gernika Palestina Herri Ekimenak antolatuta, mobilizazioak egingo dituzte herri guztietan astelehenean (hilak 21).