Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

V. Asteklima, edukiz beteta

Errenteriako Udalak bat egin du Euskadiko Klima eta Energiaren Astearekin, eta hainbat ekintza antolatu ditu hilaren 19tik 28ra bitartean.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2024/10/15

Hilaren 18tik 27ra Euskadiko Klima eta Energiaren Astea (Asteklima) egingo da bosgarrenez, eta Errenteriako Udalak bat egin du trantsizio energetiko eta klimatikoaren inguruan kontzientziatzeko, sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko helburua duen egitasmoarekin. Aurtengo Asteklimaren leloa Ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia da, eta herritarrak klima aldaketaren aurrean konpromiso pertsonalak hartzera animatu nahi ditu.

Aurtengoa V. Asteklima bada ere, Errenteria-Oreretak bide luzeagoa egina zuen aurrez, udalak Energia Asteak antolatu baitzituen hiru urtez. Hortaz, herrian ondutako energiaren inguruko zortzigarren ekinaldia izango da honakoa. Kanpainarekin bat egiteko, udalak hainbat ekintzat antolatu ditu hilaren 19tik 28ra, eta gaur aurkeztu dituzte programaren xehetasunak Bizarain Txiki ikastetxean Yolanda Martin Ingurumen zinegotziak, Niko Bengoetxea Iraunkortasun teknikariak eta Jose Mitxelena Ekiherriko lehendakariak. Jarduera guztiak doakoak dira, eta haur zein helduei zuzenduta daude.

Asteklimaren programazioa larunbat honetan hasiko da (hilak 19). Patata Tropikala konpainiak Azken eguzkilorea emanaldia antzeztuko du Koldo Mitxelena ikastetxeko patio estalian, 17:30ean. Kultura eta mitologia uztartuz, klima aldaketaren afera jorratzen du ikuskizunak, euskaraz. 4 eta 10 urte bitarteko haurrei begirakoa da.

Hilaren 21ean Sorgina Txirulina taldeak Gure amalurra ipuin kontaketa eskainiko du Lekuona Fabrikako plaza berdean, 17:30ean. Emanaldi horrek klima aldaketak eragiten dituen arazoak ditu ardatz. Kontaketa 4 eta 8 urte arteko haurrei begirakoa da, euskaraz. Sarrera doakoa bada ere, gonbidapena behar da parte hartzeko. Sarrerak Lekuona Fabrikan eta udal webgunean eskura daitezke.

Hilaren 22an zinemaren txanda izango da. Ozzinemaren laguntzarekin, Un pequeño plan… cómo salvar el planeta filma proiektatuko dute Niessen zinemetan, 19:00etan. Proiekzioa frantsesez izango da, gaztelaniako azpitituluekin. Ipuin kontaketaren antzera, gonbidapena behar da Niessenera sartzeko. Sarrerak Lekuona Fabrikan eta udal webgunean eskura daitezke.

Hitzaldiak, tailerrak eta erakusketak

Hilaren 23an Ekiherri energia komunitateak Energia komunitateak eta autokontsumo kolektiboa. Ekiherriren lehen instalazio fotovoltaikoa hitzaldia eskainiko du Reina aretoan, 18:30etik 20:00etara. Ekiherriko kideek Egiluze ikastetxean jarritako instalazioaren inguruko azalpenak emango dituzte. Orotara, 125 kilovatioko instalazio bat ezarri dute ikastetxe horretan. Horrez gain, Ekiherri zer den eta zein helburu dituzten azalduko dute, bai eta autokontsumo kolektiboaren legedi eta ezaugarriak ere.

Hilaren 24rako eta 28rako Argitu izeneko tailerrak programatu dituzte, biak ala biak Reina aretoan, 18:30etik 20:00etara. Jarduera horiek Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuaren eskutik iritsiko dira Errenteria-Oreretara. Hilaren 24an etxeko kontsumo elektrikoaren gakoak aurkeztu eta tarifa berrien inguruko informazioa emango dute. 28an, aldiz, etxeko energia kontsumoa modu pertsonalizatuan diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak eman eta energia eraginkortasuna hobetzeko faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatuko dira.

Udaletxeko arkupeak, gainera, Klima aldaketari aurre! erakusketa jasoko du hilaren 24an eta 25ean, 10:00etatik 13:30era. Erakusketaren xedea da klima aldaketaren eraginak herritarrei era errazean helaraztea. Horretarako, 18 mural kokatuko dituzte. Erakusketaren edukiak lantzeko, ibilbide gidatuak antolatu dituzte, eta izena aurrez eman beharko da, hilaren 21a baino lehen. Izen emateak 943 90 34 02 telefono zenbakira deituta edo helbide elektronikora mezua bidalita egin daitezke.

Azkenik, Asteklimak irauten duen denboran, aldaketa klimatikoarekin zerikusia duten liburuak eta beste material batzuk jarriko dituzte Lekuonako liburutegian eta Aldakonean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.