Maitasunari buruzko 'Tximeleta' ipuin kontaketa, lau barrutietan
Datorren astean ipuin kontaketa saio berriak izango dira lau barrutietako liburutegietan, Patata Tropikala antzerki taldearen eskutik.
Datorren astean ipuin kontaketa saio berriak izango dira Pasaiako liburutegietan. Tximeletak maitasunari buruzko ipuin kontaketa eskainiko du Patata Tropikala antzerki taldeak, lau barrutietan izango da. Euskaraz izango dira saio guztiak, eta 17:30ean hasiko dira. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.
Honakoak dira hitzorduak:
- Hilak 21 (astelehena): Trintxerpeko liburutegian.
- Hilak 22 (asteartea): Donibaneko liburutegian.
- Hilak 23 (asteazkena): Antxoko liburutegian.
- Hilak 24 (osteguna): San Pedroko liburutegian.