Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oiartzungo Kirol Astea hilaren 19tik 25era izango da

Oiartzuarrak aktibo mantentzea sustatu, kirolaren beste alde batzuk bistaratu eta modalitate ezberdinak jarri nahi dituzte erdigunean.

Edorta Fernandez Kirol zinegotzia, Kirol Astearen antolakuntzan dabiltzan zenbait elkarteetako ordezkariekin.
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/10/16

Udalak eta herriko hainbat eragilek Kirol Astea antolatu dute hilaren 19tik 25era. Bizi osasuntsurako jarduera fisikoak duen garrantziaz jabetuta, oiartzuarrak aktibo mantentzea sustatu, kirolaren beste alde batzuk bistaratu eta modalitate ezberdinak jarri nahi dituzte erdigunean.

Jarduera fisikoa eta kirola guztiontzat izateko, antolatzaileek azpimarratu dute saiakera berezia egin dutela kirol praktiketatik edo zenbait modalitateetatik urrunago dauden herritarrengana iristeko. Emakumeek gimnasioan indarra lantzeko hastapen tailerra egingo dute lehenengoz, “maskulinizatutako espazioan emakumeen ahalduntzea sustatzeko”. Sedentarismoari aurre egiteko jarduerak ere prestatu dituzte. “Proposamen errazak dira, edozein adin eta egoera fisikoko pertsonei bizimodu aktiboagoa izateko lehen urratsak ematera animatzeko”. Jarduera fisikoa eguneroko bizitzan modu progresiboan txertatzeko inoiz ez dela berandu erakutsi nahi dute.

Bestalde, hezkuntzan eta sentsibilizazioan ere eragin nahi dute, eta solasaldia egingo dute adingabeak babesteko inguru seguruak, inklusiboak eta errespetuzkoak sortzeko kirol elkarteek duten garrantziaz eta arduraz. Batez ere herriko kirol elkarteei zuzendutako saioa izango den arren, herritar guztientzat zabalik egongo dira ateak.

Ekintza guztiak doakoak dira.

Kirol Astea

Hilak 19, larunbata

  • Erritmo saioa. 9:15etik 13:15era Elorsoro Kiroldegian. Antolatzailea: Eskola Kirola.
  • Futbol egokitua. 9:00etatik 11:00etara Karla Lekuona futbol zelaian. Antolatzaileak: Mindara eta OKE.
  • Pala egokitua. 11:30etik 13:30era Madalensoron. Antolatzailea: Mindara.

Hilak 21, astelehena

  • Emakumeentzako indarra lantzeko hastapen tailerra. 10:00etatik 11:00etara Elorsoroko gihartze gelan. Antolatzailea: Elorsoro kiroldegia.
  • LOPIVI. Kirol elkarteak: Adin txikikoen kirola egiteko ametsa amesgaizto ez bilakatzeko erronkaren aurrean. Hitzaldia Juan Aldaz, 19:00etan pleno aretoan. Antolatzailea: Oiartzungo Udala.

Hilak 22, asteartea

  • Toka txapelketa 55 urtetik gorakoentzat. 11:30etik 13:30era Landetxeko Toka lekuan. Antolatzailea: Gazte Izanak.
  • Mekanika tailerra. 18:00etatik 20:00etara Udako igerilekuaren azpiko lokalean. Antolatzailea: OTXE.
  • Benetako izenak. Bidaiatzeko eredu berriak sortzen: Himalaya eta Karakorum, 19:00etatik 21:00etara Landetxe Kultur Aretoan. Antolatzailea: Oiartzungo Udala.

Hilak 23, asteazkena

  • Gimnasia familian. 17:00etatik 18:00etara Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Hiruki Biraka.
  • Mendi buelta korrika: Artaso-Urzelaita-Azkorrin-Zorrola-Artaso (8km inguru). 17:00etatik 18:30era Artaso Elkartean. Antolatzaileak: Intxixu Trail eta Haurtzaro Atletismoa.
  • Emakumeentzako indarra lantzeko hastapen tailerra. 18:00etatik 19:00etara Elorsoroko gihartze gelan. Antolatzailea: Elorsoro kiroldegia.
  • ‘Roca’ (ELA eta mendia). 19:00etatik 21:00etara Landetxe Kultur Aretoan. Antolatzailea: Girizia Mendi Taldea.

Hilak 24, osteguna

  • Mugikortasuna lantzeko talde lana. 10:30etik 11:30era Txara parkean. Antolatzailea: Abittu.
  • Gimnasia familian. 17:00etatik 18:00etara Elizalde ikastetxean. Antolatzailea: Hiruki Biraka.
  • ‘Kirol-elikadura: goi-mailako kirolariak nola zaintzen dira?’ Zigor Iturrieta eta Oihana Kortazarren hitzaldia. 18:00etatik 20:00etara Laboren. Antolatzailea: Labore.

Hilak 25, ostirala

  • Goma elastikoekin indarra lantzeko ikastaroa. 9:30etik 10:30era Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Abittu.
  • Nordic Walking saioa. 11:00etatik 12:00etara Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Abittu.
  • Oiartzungo kirol sariaren banaketa – Maialen Oiartzabal. 19:00etatik 21:00etara Landetxe Kultur Aretoan. Antolatzailea: Oiartzungo Udala.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.