EATko 16 urte azpiko emakumeen taldea, Espainiako txapelketara
Huescan (Aragoi) jokatuko da Espainiako 16 urtez azpiko kluben txapelketa larunbatean.
EATko 16 urtez azpiko emakumeen taldea. Argazkia: Errenteria Atletismo Taldea Lorpen historikoa EAT Errenteria Atletismo taldearentzat. Lehen aldiz ariko dira bertako kirolariak 16 urtez azpiko taldekako emakumeen Espainiako Txapelketan lehiatzen-. Larunbatean jokatuko dute txapelketa, Huescan (Aragoi).
Denera EATko emakumeen taldeko hamalau atleta eta horien prestatzaileak joango dira Huescara. Atletismo taldea, pozik lorpenarekin: “Egiten ari garen lanaren emaitza da hau, pixkanaka ari da iristen lan handi horren emaitza eta oso pozik gaude. Hameretzi kirolarirekin aritu behar gara txapelketan eta den-denak taldekoak dira ez dugu beste taldeetako atleten laguntzarik behar izan. Oso pozik gaude”.
Huescan jokatuko den txapelketan ariko diren Errenteria Atletismo Taldeko kirolariak, honakoak: Nora Muñoz, mailu-jaurtiketan; Ariane Vegas, Luzera-jauzian; Malen Iurrita, altuera-jauzian; Haizea Molia, disko-jaurtiketan; Laurane Garayartabe 300 metroko hesi-lasterketan; Arene Almorza, 300 metroko lasterketan; Mia Ruiz, pisu-jaurtiketan; Sofia Larzabal, 600 metroko lasterketan; Maider Usabiaga 1000 metroko lasterketan; Lide Santamaria, jauzi hirukoitzean; June Revuelta, 100 metroko hesi-lasterketan; Eider Zabaleta, 100 metroko lasterketan; June Harismendi 1500 metroko oztopo-lasterketan; Athenea Mielgo, Xabalina-jaurtiketan; Eider Zabaleta, Ariane Vegas, June Revuelta, eta Laurane Garayartabe, 4×100 errelebo-lasterketan; eta Maider Usabiaga, Lide Santamaria, Arene Almorza, eta Sofia Larzabal edo Nora Muñoz, 4×300 errelebo-lasterketan.
