Preso horien artetik, bost dira Oarso Bidasokoak: Oiartzungo Joanes Larretxeari, Lezoko Lorentxo Aiestarani, Errenteria-Oreretako Aitzol Gogorzari, Pasai Antxoko Balbino Saenzi, eta Irungo Iratxe Sorzabali eragingo die lege erreformak.
Lehenengoz ariko dira DBHko gazteak Filosofiaren Plazan. Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. Maila artean
Udalbiltzak eta Oiartzun Burujabek antolatutako Burujabetzak jardunaldien lehen saioa egin dute gaur. Herri eskala izan da fokua.
Iraitz Pazos Trintxerpeko alkateordeak azken egunetan emandako gertakariekin "oso larrituta" daudela esan du. Udalaren esku dauden "baliabide guztiak" martxan jarri dituztela dio.
Bigarren urtez eskolaz kanpoko klaseak emango ditu hainbat diziplinetan Herri Arte Eskolak herriko ikastetxeetako batzuetan.
Gerran eta frankismoan emakume oiartzuarrek izan zituzten bizi baldintza gogorrak dokumentatu nahi ditu Aranzadik proiektu berri honekin.
Seguran izango da jokoan, larunbatean, Euskal Herriko 48. Dantza Solte Txapelketa. Oarsoaldeko bikoteak faboritoen zerrendan daude.
Azken egunetan Trintxerpeko talde batek egindako mobilizazioak "herrian bizi diren atzerritarrak kanporatzeko asmoz" antolatu direla salatu du talde antifaxista batek. Hainbat "liskar larri" izan direla diote, tartean, jipoiak.
Gaurtik (hilak 17) igandera bitartean hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k, Oiarpek eta Txostek.
Erdigunean izango da kalejira, eta Xabier Olaskoaga plazan, txistu-bertso emanaldia 12:00etan hasita.
Amenabarrek, hogei urtetik gora daramatza arraun munduan eta azken urtetan Orio Arraun elkartean aritu da prestatzaile.
Datorren hilaren 26an Golden Apple Quartet taldeak utzitako hutsunea beteko dute Txalo Produkzioak-eko hiru aktoreek.
Zelai horrek hogei urte bete ditu, eta eremu horren baldintzengatik, esku hartzea "beharrezkoa" zela adierazi du udalak.
Hilaren 18an Beraungo gaztelekua eta 25ean Gabierrotakoa sakon ezagutzeko aukera izango dute 13-17 adin tartekoek.
Eskaintzak aurkezteko epea azaroaren 18an bukatuko da, 13:00.
Ohikoa duten bezala, Mendiola eta Ulia artean egin behar dute bidea partaideek. Ondoren bazkaria egingo dute Trintxer elkartean.
Gaur (osteguna) egingo dute tailerra, 18:30ean hasita. Bertaratuko direnei argindarraren azken faktura eramateko eskatu diete.