Gaztelekuak ezagutzeko gonbita, puzgarri eta jokoekin

Hilaren 18an Beraungo gaztelekua eta 25ean Gabierrotakoa sakon ezagutzeko aukera izango dute 13-17 adin tartekoek.

Beraungo gaztelekuaren barrualdea.

Errenteria-Oreretako bi gaztelekuetako arduradunek besoak zabalik dituzte 13-17 adin tarteko gazteak jasotzeko. Haiei begira, bi azpiegiturak ezagutzeko jarduera bereziak prestatu dituzte gaztelekuetan, zehazki hilaren 18an Beraungoan, eta 25ean Gabierrotakoan. Bietan ala bietan, 18:00etatik aurrera, haiei begirako zerbitzuen informazioa jasotzeaz gain, hezitzaileen taldeak prestatutako puzgarri eta jokoak izango dituzte gozagarri gazteek.

Beraungo gaztelekua San Marko kaleko 7-9 zenbakietan dago, Pablo Sorozabal plazan. Gabierrotakoa, berriz, Gabierrota kaleko 5. zenbakian. Ikasturtean zehar asteazkenetik larunbatera izaten dira zabalik, 17:30etik 20:30era.

Ekintza horiei buruzko informazio gehiago nahi dutenek, Gazteria Sailarekin harremana egin dezakete, 943 44 96 06 telefono zenbakira deituz edo posta elektronikoz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.