Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Herri alternatibetan sakondu dute jardunaldien lehen egunean

Udalbiltzak eta Oiartzun Burujabek antolatutako Burujabetzak jardunaldien lehen saioa egin dute gaur. Herri eskala izan da fokua.

Leire Perlines
Oiartzun
2024/10/17

Udalbiltzak eta Oiartzun Burujabek antolatutako Burujabetzak jardunaldien lehen saioa egin dute gaur, eta herri eskala izan da fokua.

Udalbitza eta Oiartzungo Udalaren harreraren ondoren, “Oiartzungo esperientzia” ezagutzeko aukera izan dute herritarrek gaur goizean. Hain zuzen, Ibon Mitxelena Oiartzungo Udaleko Burujabetza gaien zinegotziak eta Joana Iñiguez Oi(h)artzuna herri plataformako kideek hartu dute parte.

Iñiguez: “Herrigintzako egitasmo eta ekimen askotan parte hartzen dugun herritarrak bildu ginen 2016an. Ikusita krisi sozioekonomikoa genuela aurrean, frogatu nahi genuen gauzak beste modu batean egin daitezkeela. Hasierako urteetan bertako ekoizleei eman zitzaien garrantzia, eta Euskal Herri mailan burujabetzarekin lotura zuten esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen. Orain, 2024an, erronka anbiziotsuagoa daukagu Udalak ere erronka moduan hartu duelako, eta Oiartzun Burujabe sortu dugu”.

Mitxelena: “Ur sistema publiko bat daukagu; Arraztalo, kontsumorako talde bat; kultur sorkuntza propio bat… Bigarren bolada batean Elika, Labore… etorri ziren. Ideologikoki eta burujabetzan oso markatua zeukaten bide bat eta, guztian sakontzen jarraitzeko, Udalean beharrezko ikusten genuen burujabetza zinegotzi bat”.

Despopulazioari aurre egiteko, herri kooperatibak

Jarraian, herri, auzo edo eskualde mailan gauzatzen ari diren burujabetza esperientziak ezagutzeko aukera izan dute “herri txiki askotako despopulazioari aurre egiteko alternatiba moduan. Herriak badirelako erresistentzia espazio eta alternatibak sortzeko aukera. Euskal Herrian herritarren %83 lurraldearen %15ean bizi da, eta horrek desoreka handiak eragiten ditu”.

Ildo horretatik, Olatukoopeko Leire Udabek Euskal Herriko eremu batez ere despopulatuetan lantzen ari diren herri kooperatiben eredua azaldu du, Pirinioetan edo Lizarraldean, kasu. “Euskal Herri burujabe bat nahi dugu, baina, batez ere, helburua bizitza burujabea da, denon bizitzak hobetzea eta ez gutxi batzuena”. Lanaren burujabetza erdigunean jartzearen garrantzia nabarmendu du Udabek.

Hala ere, erronka batzuk zerrendatu ditu: jabetza kolektibo eta komunitarioa; erreleboa; hezkuntza prestakuntza; sareak eta inter kooperazioa, kasu. Eta zehaztu du ez dela zertan kooperatiba forma juridikoa izan beharrik, “balioak zabaldu nahi ditugu, herri onurarako tresna izan behar da. Udalgintza berri bat ari da zabaltzen, baina oraindik ibilbide luzea dago egiteko. Herri kooperatibak trantsiziorako eredu bat izan daitezke”.

Aragoiko Ixambre kooperatiba

Hitzartzearen ondoren, Aragoiko Artieda herriko esperientzia ezagutzeko aukera izan da jardunaldietan. 100 biztanlera iristen ez den herri bat da Artieda, “Yesako urtegiak mehatxatua”. Azken urteetan bertako udalarekin batera, herri kooperatiba bat jarri dute martxan, eta, besteak beste, “populazioaren etengabeko beherakadari buelta” ematea lortu eta “goranzko” joeran jarri dute 2019tik 2024ra bitartean. “Udalak prozesu bat bultzatu zuen, herritik bertatik despopulazioari aurre egin ahal izateko, eta burujabetza eta autogestioan zegoen oinarrituta”. Ixambrekoek azaldu dutenez, haien esku dauden soluzio burujabeak bilatu eta herritik kudeatzen dituzte.

Gaur gaurkoz etxebizitzan, zaintzan, telekomunikazioetan, kulturan, sozializazioan, lanean eta etxebizitzan ari dira sakontzen. Etxebizitza pribatu nahiz publikoen alokairuak sustatu dituzte; etorkizun ertainean zaintza beharrak izango dituen belaunaldiarekin lanketa bat egiten ari dira… Hots, telekomunikazioari dagokionean, internet sare komunitario bat sortu dute, eta herritar talde batek kudeatzen du hori. Eta, lanari dagokionean, irabazi asmorik gabeko kooperatiba sortu dute. Gainera, bertan sortzen diren soberakinak herriko proiektuetan inbertitzen dituzte.

Esperientzietara bisitak

Azkenik, goiza borobiltze aldera, parte hartzaileek Oiartzungo esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute. Ur sistema publikoa izan da lehendabizi ezagutu dutena, eta gero elikadura burujabean lanean dabiltzan Elika, Labore eta Arraztalo ere bisitatu dituzte.

Erlazionatutako edukiaBurujabetzak jardunaldien egitarauan, aldaketak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.