Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Udala

"Pasaian ez dute lekurik indarkeriazko ekintza edo portaerek, datozen lekutik datozela ere"

Trintxerpen azken asteetan izandako gertakarien harira, adierazpen instituzionala kaleratu du Pasaiako Udalbatzak. "Kezka eta ezinegona" adierazi du erakundeak.

Trintxerpeko alkateordetza.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/10/16

Azken asteetan Trintxerpen izandako gertakarien harira, adierazpen instituzionala kaleratu du Pasaiako Udalak ordezkaritza duten talde guztien izenean. “Kezka eta ezinegona” adierazi du erakundeak “Trintxerpen azken egunotan ematen ari diren gertakari larriengatik”, esan dute. “Bizikidetza lehenbailehen berrezartzeko” konpromisoa erakutsi nahi izan dute adierazpen honetan.

Azken egunetan zenbait mobilizazio egin dituzte auzotarrek, tartean, aurreko astean izandako liskarra salatzeko. Azken hiletan lapurreta ugari izan direla salatzen aritu dira zenbait herritar sare sozialetatik, eta deialdi horiei erantzuten ari da barrutiko talde bat.

“Arazo larri hori lehenbailehen bideratzeko” lanean ari dela diote udaleko iturriek, “indarrean dagoen legediaren barruan eta horretarako ezarritako prozedurak eta epeak errespetatuz”. Pasaitarren ongizatea, segurtasuna eta pertsona ororen osotasun fisikoa bermatzea udalaren ardura nagusia dela ere esan dute. Udalbatzak, aho batez, eskura dituen baliabide eta tresna guztiak martxan jarri dituela erantsi dute, “normaltasuna lehenbailehen berrezartzeko, ziur baikaude hori dela pasaiatar guztien nahia”.

Joan den astelehenean “larrialdiko barne lan bati” ekin ziotela dio adierazpen honek. Alde batetik, udalaren prebentzio baliabideak indartu dituzte, “Ertzaintzarekin koordinatuta, arazo larriagorik egon ez dadin”; bestetik, Gizarte Ekintza Sailarekin, Udaltzaingoarekin eta Gatazkak Konpontzeko Taldearekin (GKT) koordinatutako lanketa hasi dute.

“Jakin badakigu bizilagunak ondoezik eta haserre daudela azken egunotan gertatukoengatik, eta horrek hainbat mobilizazio eta elkarretaratze ekarri dituela. Bizilagunen protestak erabat errespetagarriak diren arren, horiek beti lege esparrua errespetatuz egin daitezen dei egin nahi dugu. Pasaian ez dute lekurik indarkeriazko ekintza edo portaerek, datozen lekutik datozela ere”, esan dute azkenik.

Teo Alberro alkateak, X sare sozialean, honako mezua bidali die herritarrei: “Lasaitzeko deia egin nahi dut eta zenbaitzuk agertutako jarrera bortitzak alde batera uzteko eskaera.“

Adierazpen osoa hemen irakur daiteke.

Erlazionatutako edukiaLapurretarik ez dutela onartuko adierazi dute“Liskar iskanbilatsu batean” inplikatutako zazpi gizon atxilotu dituzte San Pedron
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gradu berri bat jarriko dute martxan EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan hurrengo ikasturtetik aurrera

Gipuzkoa, Euskal Herria

Merkataritza lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatuko du Donostiako Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urriaren 19ko etxegabetzea bertan behera uztea lortu du Saretxek, behin-behinean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Gipuzkoa, Kultura

Hariak jaialdia azaroaren 5etik 15era egingo dute

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.