Kalejira eta txistu-bertso emanaldia, larunbatean
Erdigunean izango da kalejira, eta Xabier Olaskoaga plazan, txistu-bertso emanaldia 12:00etan hasita.

Kalejira eta txistu-bertso emanaldia ondu ditu Udal Txistulari Taldeak larunbaterako. Hala, txistu doinuekin betreko dituzte erdialdeko kaleak 11:30ean, eta 12:00etan, berriz, txistu-bertso emanaldia egingo dute Xabier Olaskoaga plazan.
Xabier Leteren Habanera, Jose Ignacio Ansorenaren Ainhoatarrak, edo Mikel Markezen Konplize ditut eta bezalako doinuek osatuko dute egitarau zabala.
Hilaren azken igandean (27) , berriz, diana eta kontzertua egingo ditu Udal Txistulari Taldeak, honakoan, Fanderia auzoan. 10:00etan hasiko da emanaldia. Dianaren ostean, kontzertua emango dute Fanderiako Errotan. Sabin Bikandiren No pasaran, Federico Cortoren Adan eta Eba, Carlos Sanchez Ekizaren Rapsodia Irlandesa, eta Javier Hernandez Arsuagaren Pozik gatoz konposizioak joko dituzte besteak beste.