Argindarraren faktura ulertzeko tailerra Lezon
Gaur (osteguna) egingo dute tailerra, 18:30ean hasita. Bertaratuko direnei argindarraren azken faktura eramateko eskatu diete.
Iratzerri Lezok argindarraren fakturaren nondik norakoak ulertzeko, eta aurrezteko irizpideak emateko tailerra antolatu du gaurko (osteguna). Izai tabernan izango da, 18:30tik 20:00etara. Larrialdi klimatikoak eta energia krisiak arduraturiko herritar taldea barnebiltzen du Iratzerrik, eta egiten ari diren lanaren zati da argindarraren gaineko informazio osoa eman, eta zabaltzea.
Tailerrean, abiapuntu bezala, merkatu elektrikoaren gaineko datuak eta argibideak emango dituzte. Ondoren, norberak etxean duen argindar kontratuaren gaineko zehaztapenak eman, eta efizientzian nahiz aurrezkietan nola eragin aztertuko dute. Horretarako, argindarraren azken faktura eramateko eskatu diete tailerrean izango direnei.