Saldise, bihar, Mintzodromo
Mintzalagun egitasmoa berotzeko, Mintzodromoa egingo dute bihar (ostirala) Lezon. Karlos Saldise plazak jasoko du euskaraz mingaina askatu nahi dutenen jarduera, aldi berean bai Lezoko zein Pasaiako Mintzalagun egitasmoen aurkezpena izango dena. «Mintza goxo», esan dute antolatzaileek.
19:00etan ekingo diote mintzaldi kolektiboari. Hizketaldi eta hizketaldi artean, mokadutxorik ez dela faltako adierazi dute egitasmoaren bultzatzaileek, hau da, Lezoko Udalak, Pasaiako Udalak, AEK euskaltegiek, Pasaiako Udal Euskaltegiak, eta Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak.
Informazio gehiago behar dutenek 688 64 71 59 eta 607 59 88 71 telefono zenbakietara dei dezakete.