Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Jardunaldien bigarren egunean, gizarte berrikuntza eta parte hartzea hizpide

Burujabetzak jardunaldien bigarren eguna egin dute gaur, eta Julen Mendoza eta Xabier Lertxundik hartu dute hitza.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/10/18

Gobernu arkitektura berriak eta parte hartzearen auzia hitzaldiak zabaldu du gaur goizean Burujabetzak jardunaldia Oiartzunen. Zehazki, Julen Mendoza Errenteriako alkate ohia eta gaur egungo Kogarri gizarte berrikuntzarako aholkularia eta Xabier Lertxundi, Hernaniko alkatea izan dira hitza hartu dutenak. Gizarte berrikuntzaz eta parte hartzearen aukera berriez aritu dira: boterearen deszentralizazioaz; rol aldaketez; parte hartzearen konplexutasunaz eta ikuspegi sistemikoaren beharraz.

Mendozak esan du gizarte eraldaketaren berrikuntza txertatzeaz hitz egitean, “erronka konplexu baten aurrean gaudela” eta horretarako “ezinbestekoa” dela ikuspegi lineal batetik ikuspegi sistemikora pasatzea; hau da, sistema batean dauden elementuak eta horien artean gertatzen diren harremanak kontuan hartzen dituen ikuspegira. “Egungo demokrazia ez da gai konplexutasunari erantzuteko. Demokrazian sakondu behar dugu demokrazia salbatzeko. Konplexutasunean sakontzeak suposatzen du demokrazian sakontzea eta beste arkitektura batzuk sortzea eta boterearen deszentralizazioan eragitea”.

Aldaketa hori da, hain zuzen, Hernanin azken urteetan praktikara eramaten ari direna Hernani Burujabe herri ariketa kolektiboaren bitartez, eta Lertxundik azaldu du praktika horietatik. ari direla ikasten, sakontzen eta eraldatzen. Aurrekontu parte hartzaileen prozesuetatik sortutako hausnarketa batetik jaio zen Hernani Burujabe udalak, herritarrek eta ehun ekonomikoak osatuta. “Ez da udal gobernuaren plan bat, herri egitasmo bat da eta hori zaindu behar da fase guztietan”. Bestalde, nabarmendu du aldeko masa kritiko bat gorpuztea ezinbestekoa dela egitasmoak aurrera egiteko. Hots, egitasmoa egonkortze fase batean dagoela azaldu du. “Prozesu konplexua da eta horretarako egitura konplexua diseinatu behar dugu. Ariketa kolektiboa izan dadila. Momenturo eztabaidatzen dugu erabakiak nork, non eta nola hartu behar dituen. Gobernu ekosistema bat diseinatuta daukagu gaur egun, behin betikoa ez dena, eraldatzen jarraituko duelako. Ulertzen dugu konplexutasun honetara jendea atxikitzen zaila dela, baina gure lana da hau azaltzea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.