Genozidioa gelditzeko eskatuko dute pasaitarrek gaur
Gernika Palestina Herri Ekimenak elkarretaratzea antolatu du gaur arratsalderako Donibanen. Udaletxe parean biltzera deitu dute.
Palestinaren kontrako genozidioa salatzera irtengo dira beste behin pasaitarrak. Euskal Herriko beste herrietan bezalaxe, elkarretaratzea antolatu du Gernika Palestina Herri Ekimenak Pasaian. Donibanen bilduko dira gaur (astelehena, hilak 21), 19:00etan, Genozidioa stop! lemapean. Udaletxe parean izango da mobilizazioa.
Palestinarren kontrako genozidioa eta Israelen inpunitatea salatuko dute dute gaurko mobilizazioan. Su etena eta negoziazioa zabaltzea ere aldarrikatuko dituzte.
Pasaiako EH Bilduk bat egin du gaurko elkarretaratzearekin: “Duela urtebete kalera irteten hasi ginen palestinarren bizitza eskubidea aldarrikatzeko. Tamalez, 12 hilabete igaro dira eta gure presentzia kalean beharrezkoa izaten jarraitzen du”, esan dute koalizioko kideek. Herritarrak arratsaldeko elkarretaratzera deitu dituzte.