Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Palestina aske nahi dutela aldarrikatu dute pasaitarrek

'Genozidioa stop' lemapean bildu ziren atzo Donibaneko udaletxe parean, Palestina Gernika Herri Ekimenak deituta.

Donibaneko udaletxearen parean bildu ziren pasaitarrak.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/10/22

Leire Vargas bertsolariaren poemek palestinarren borrokari ahotsa jarri zien atzo Euskal Herrian. Pasaian ere Palestinaren kontrako genozidioa salatzera irten ziren kalera, Gernika Palestina Herri Ekimenak deituta. Elkarretaratzea egin zuten arratsaldean Donibaneko udaletxe parean, Genozidioa stop, bakea, justizia, itxaropena lemapean.

Bertsolari, idazle eta itzultzaile durangarrak Euskal Herritik erreparatu dio Gazaren kontrako sarraskiari, eta atzo mobilizazioetan haren ahotsa izan zen haria. Vargasen poemak izan ziren atzoko aldarri nagusiak, elkarretaratze isila izan baitzen.

Hilaren 7an urtebete bete zen Israelek Gazaren kontrako sarraskia abiatu zutenetik, eta “berehalako su etena” aldarrikatzera deitu zuten atzokoan. Mobilizazioa baita, talde honen arabera, “genozidioa geldiarazteko konponbidea aldarrikatzeko jendarte zibilak duen aukera eta itxaropenerako leihoa”. Israelen inpunitateak ez duela mugarik ere salatzera atera ziren atzo, “ezta mugarik ere”. Azken urte honetan Israelek 43.000 palestinar baino gehiago hil ditu eta Gazako azpiegituren %70 “suntsitu” dituela ere salatu zuten atzo.

“Inoiz egin den genozidio krudelenetako baten lekuko gara, eta, hala ere, nazioarteak ez du lortzen izugarrikeria hori geldiaraztea. Gaur egun, nazioarteko komunitatea ez da gai, II. Mundu Gerraren ondoren hornitutako lege tresnak erabiliz, Israelen zigorgabetasunarekin amaitzeko eta Palestinako herritarrei segurtasuna eta itxaropena bermatzeko”, salatu du herri ekimenak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.