Yolaren VIII. Kultur Jardunaldiak, hastear
Gaur abiatuko dituzte zortzigarren jardunaldiak, hitzaldi interesgarri batekin. Irulegiko eskuaz ariko da Aranzadiko kide bat.
Gaur (hilak 23) abiatuko dituzte Yola Kultur Elkartearen VIII. Jardunaldi Kulturalak, hitzaldi interesgarri batekin. Aranzadi zientzia elkarteko Mattin Aiestaranek eskainiko du, Irulegiko gazteluan aurkitutako eskuaren inguruan ariko da. 19:00etan hasiko da hitzaldia, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
Azaroaren 6an berrekingo diete jardunaldiei, Paco Etxeberria antropologo eta forentsearen hitzaldiarekin. Lasa eta Zabala kasuaren auzia gogoratuko du. 19:00etan izango da.
Hilaren 13an (asteazkena da) David del Valleren txanda helduko da. Bonantzako basilikaz ariko da. 19:00etan hasiko dute.
Jardunaldi kulturak biribiltzeko, azaroaren 20an (asteazkena da) Sanjuandar irrifar bat. Eta segi… izeneko emanaldia eskainiko dute herriko zenbait txiste kontalarik. Antonio Ruiz Toixo, Andoni, Potxolo eta Ruben ariko dira. 20:00etan hasiko dute azken hau.