Jolas parkea jarri eta argiteria berritu ditu udalak Arritxulon
Arritxulon jolas parkea jarri eta argiteria berritu ditu Oiartzungo Udalak. 20.000 euroko kostua izan dute bi berrikuntzek.
Arritxuloko belardian haurrentzako parke berria egin du udalak; egurra eta sokak baliatuz pasabideak eta etxolak sortu dituzte “jolasa, natura eta ingurunearekiko errespetua uztartzeko”. Udaletik adierazi dutenez, aterpetxeak inguruaz eta aisialdiaz gozatzeko eskaintzen dituen aukerak zabaltzeko egin dute jolaslekua.
Parkeaz gain, Arritxuloko argiteria aldatzeko lanak ere egin dituzte. Led sistemako argiak jarri dituzte “efizientzia handitu eta energia kontsumoa gutxitzeko”.
20.000 euroko kostua izan dute bi hobekuntza horiek.