Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lezo herri hezitzaile izateko desioa bideratu dute

Lezoko Hezkuntza Foroak ikasturtean landuko dituenen berri eman du. Hasteko, haur eta gazteen ongizate emozionalean jarriko dute fokua.

Hezkuntza Foroko partaideak, atzo, Gurutze Santuaren plazan.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/10/25

Lezoko Hezkuntza Foroak ikasturte berriari ekin dio. Eragileen arteko elkarlana ardatz, Lezo herri hezitzaile izateko desioa bideratzen jarraitzeko konpromisoa azaldu zuten atzoko agerraldian, “hori da gure helburu bakarra”, esan zuen Mikel Arruti Salaberria alkateak. 2024-2025 ikasturtean egingo dituztenen berri eman zuten prentsaren aurrean, eta horiek ardazteko aurrelana egina dutela adierazi zuten. Lezoko hezkuntza egoeraren diagnostiko zehatza egina dute, hiru erronketan banatuta: haurren eta gazteen ongizate emozionala hobetzea, euskarazko aisia eskaintza indartzea, eta harrera komunitario eta parte hartzailerako plan bat garatzea. Lehen arloari eutsiko diote indarrean den ikasturtean.

“Guztiok zainduko gaituen Lezo bat eraikitzea”, hori da mahaiaren jomuga. Udaleko hainbat sail, ikastetxeak, gurasoen elkarteak, eta aisia eragileak dira foroan ordezkaritza duten eragileak: “Egungo eta hurrengo belaunaldiei etorkizun hobea eskaini nahi diegu. Elkarren zaintza eta hezkuntza eskutik doazen herria eraikitzen jarraitu nahi dugu”, zehaztu zuen Arrutik, eta talde lanari balioa eman zion: “Konpromisoa kolektiboa da. Eskerrak eman nahi dizkiogu erakunde eta eragile bakoitzari inplikazioagatik. Elkarrekin Lezo hezten, eraikitzen eta zaintzen duen herria bihurtzen ari gara”.

Haur eta gazteen ongizate emozionala, digitalizazioa eta tratu onak izango dituzte ikasturterako bide-orriaren lehen lerroan, “oso kontziente gara garatzeko espazio seguru eta positiboak behar dituztela haur eta gazteek”, Arrutiren arabera. Hori Hezkuntza Foroaren abian den kurtsorako zeregin nagusia, mahaiaren beste bi erronkak —euskarazko aisia sustatzea eta harrera komunitario parte hartzailearen plana garatzea— albora utzi gabe. Horri eusteko urtarrilera arteko plangintza egin dutela adierazi zuen atzo Maddi Etxebeste Dorronsoro Ttakun Kultur Elkarteko kideak (prozesua dinamizatzen ari da Ttakun), eta 2025eko lehen hilabetera, hurrengo urratsak definitzeko tartea hartuko dute.

Hezkuntza Foroko partaideak atzoko agerraldian.

Altxa Burua, hitzaldiak eta Eguberriak
Haur eta gazteen ongizate emozionala, digitalizazioa eta tratu onei ekiteko hainbat lanketa egingo ditu Hezkuntza Foroak. Horien berri eman zuen Etxebestek. Hala, Altxa Burua herri mugimenduak Euskal Herrian abiatu duen dinamikarekin bat egingo du Lezok, haur eta gazteek gailu elektronikoen (sakelako telefonoak, tabletak…) bidez kontsumitzen dituzten edukien gaineko gogoeta zabaldu, eta horretan eragiteko. Herriko ikastetxeetako gurasoak kanpainaren gaineko informazioa jasoko dute, eta horren ondoren hainbat ekintza egikaritzeko hautua egin du foroak. Teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duen gurasoen elkargunea da Altxa Burua, eta herriz herri ari dira kezka horrek batuta taldeak sortzen.

Ekintza horietako bat seme-alabei lehen sakelako telefonoa emateko adina adostea izango da, “ahalik eta gehien atzeratzeko helburuarekin”, zehaztu zuen Ttakunekoak. Bide horretan, Gurea erabil dezakezu iniziatibari forma emango diote sakelako telefonoa erabiltzearen premiari aurre egiteko. Hori egiteko ere elkarlana; izan ere, Lezokoak Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu elkartekoekin elkartuko dira mahaiko kideak, haur-nerabeek noizbait  telefono deia egin nahi balute, haien telefonoak erabili ahal izateko.

Horren osagarri, gurasoei begirako hiru hitzaldi izango dira, Treba gurasoak proiektuaren barrukoak (aurrerago zehaztuko dituzte non eta noiz diren). Lehenean, Interneten, pantailen, bideojokoen eta sare sozialen onuren eta ahulguneen gaineko informazioa emango dute; bigarrenean, lagun arteko harreman osasuntsuak izango dituzte hizketagai; hirugarrenean, haur eta nerabeak berdintasunean nola hezi aztertuko dute. Hitzaldi horien harira, Kuadrillategiko hezitzaileek formazio berezia jasoko dute, eta kale hezitzaileek ere aukera izango dute horiekin bat egiteko hala erabakitzen bada. Aldi berean, hitzaldi horietako zeharlerroetakoa izango da gurasoei tratu onen gaineko lanketa nola egin helaraztea.

Eguberrien testuinguruan ikastetxeetatik hainbat aholku emango dizkiete familiei, kontuan har dezaten zer nolako opariak egin, genero, hizkuntza edo teknologia irizpideak kontuan hartuta.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.