Maider Ronquete soprano errenteriarrak eta Franco Cavalleri pianista uruguaitarrak kontzertua emango dute bihar. Etxean abesteak «zirrara berezia» sortzen diola aitortu du Ronquetek.
Auzo batzarrak amaituta, udala jasotako proposamenak ari da aztertzen 2025eko aurrekontuetan zein txertatu daitezkeen ikusteko.
Dozenaka lagun elkartu ziren Trintxerpen egindako Bokalaren bigarren topaketan atzo. Sari banaketa ere izan zen.
Berdintasun kontseilua sortzeko prozesua martxan du Lezok. Aste honetan egin dute lehen bilera Kultur Aretoan, eta hurrengoa 2025eko urtarrilaren 22rako programatu dute.
Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak asteburu honetan bukatuko dira, hiru emanaldirekin. Haurrentzako zein helduentzako emanaldiak izango dira Trintxerpen, San Pedron eta Donibanen.
Azaroaren 24an ospatuko dute mendi elkartekoek euren eguna. Antolatutakoetan beharrezkoa da izena ematea.
SOS Arrazakeriaren Bizilagunak egitasmoa egingo da azaroaren 24an. Bertako eta jatorri atzerritarreko familiak bazkaltzera bilduko dira.
'Hastapenak' eta 'Paperetik gorputzera' tailerrak emango dituzte Ehuntze sormen espazioan. Oier Guillan izango da saioen gidaria.
Pasaiako Udalak erronka honi erantzuteko bide berriak urratu nahi ditu, eta horretarako proba pilotu bat egingo dute San Pedron datorren astean.
Gaurtik (hilak 25) igandera bitartean hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k, Oiarpek eta Txostek.
42. zenbakiaren parean dagoen mendi hegala egonkortzeko lanak bukatu dituzte. Irristatze arazoak konpontzeaz gain, oinezkoentzako azpiegitura ere hobetu dute.
Igandean (hilak 27) emango diote hasiera Oiartzungo muxikoen jarduerari, eta oraingoan Patxi Perez izango da gidaria.
Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkuran zazpi puntu izango dituzte aztergai alderdi politikoek.
Lau barrutietako taldeek gaurtik igandera bitarte jokatuko dituzten partiden informazio guztia, hemen.
Partida saltsa bihar (larunbata) Plazetan, Allerruren lau partidarekin. Munttarpeko emakumeek eskualdeko derbia dute bihar, Ereintzaren kontra.
Burujabetzak jardunaldiak egin dituzte Oiartzunen hilaren 17an eta 18an. Halaber, Oiartzungo Burujabetzen Egunak oiartzuarrak herri itunarekin konprometitzera deitu ditu hilaren 19an.