Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Berdintasun kontseilua, urratsak egiten

Berdintasun kontseilua sortzeko prozesua martxan du Lezok. Aste honetan egin dute lehen bilera Kultur Aretoan, eta hurrengoa 2025eko urtarrilaren 22rako programatu dute.

Mikel Del Val Garcia
Lezo
2024/10/25

Berdintasun kontseilua sortzeko prozesua martxan du Lezok. Aste honetan egin dute lehen bilera Kultur Aretoan, eta hurrengoa 2025eko urtarrilaren 22rako programatu dute. Orotara, 17 lagun bildu ziren, Gaxuxa, Lezdi, Etxetxo, Allerru, Piztu Lezo, Ttakun eta Lezoko Emakume taldeko kideak bertan zirelarik. Eneritz Arruti Osanbela eta Mireia Kuesta Unzain Lezoko Berdintasun zinegotziak eta Itsaso Cruz Etxeberria Errenteriako Berdintasun zinegotzia eta bertako Berdintasun kontseiluko kide bat ere bilkuran izan ziren.

Errenteria-Oreretako kideak Lezon izatearen arrazoia da bertako Berdintasun kontseilua Gipuzkoan aitzindaria dela, eta osatu duten ibilbideaz jardun ziren lezoarrekin. Errenteriarrek haien kontseiluaren nondik-norakoak azaldu zituzten Kultur Aretoan: osaera, lehentasunak, erronkak, egitekoak, helburuak, berdintasun planaren garapena bermatzeko proposamenak egitea eta oro har udal politiketan jardutea.

Errenteriako Berdintasun kontseiluak 15 urte inguruko ibilbidea osatu du, eta denbora horretan izandako lorpen nagusiak ere aipatu zituzten: Berdintasun Saila abiatzea, hori indartzea eta egonkortzea eta bere beharretara egokitutako aurrekontua finkatzea; Eskola Feminista eta Emakumeen Etxea sortzea; eta III. Berdintasun Plana onartzea. Berdintasun Plana, gainera, “oso landua” eta “anbiziotsua” dela zehaztu zuten errenteriarrek.

Betetako beste helburu batzuk ere hizpide izan zituzten oreretarrek: “Emakumeen ahalduntzea, emakume taldeen eta talde feministen aitortza eta euren inplikazioa eta saretzea eta politika egiteko moduen eraldaketa gobernantza partekatuaren alde egiteko, non emakumeen ahotsak entzutea eta euren parte hartzea ezinbestekoak diren”. Horrez gain, errenteriarrek kontseilua sortzeko prozesuaren “garrantzia” nabarmendu zuten, bi urtez luzatu eta kanpoko profesionalek dinamizatutakoa izan zena.

Bigarren bilkura urtarrilaren 22an izango da, eta bertan Lezon egitekoa den organoaren nondik-norakoak eztabaidatuko dituzte: helburuak, osaera, konpromisoak, sartzeko moduak, lehentasunak edota prozesuaren diseinua, beti ere duela urte batzuk adostutako dokumentutik abiatuta.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.