"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Enrique Abril Errebote Txapelketako finalean, Txost

Igandean (hilak 27) jokatuko dute Oiartzunen 61. Enrique Abril Errebote Txapelketako finala, eta Txost Luzean taldearen aurka lehiatuko da.

enrike abril 2023 txost final laurdenak 10:30ean izango da finala, Beheko plazan. 

Igande goizean (hilak 27) jokatuko dute Oiartzunen 61. Enrique Abril Errebote Txapelketako finala, eta Txost taldekoak Luzean (Donibane Lohizune) taldearen aurka lehiatuko dira.

3 – 13ko emaitzarekin irabazi zuten oiartzuarrek Kapito Harri (Uztaritze) taldearen aurka jokatutako finalerdia pasa den asteburuan. Finalean, beraz, aurrez aurre ariko dira Luzean eta Txost, 10:30ean, Beheko plazan. 

LUZEAN (Zabala A., Nazabal T., Muruaga J., Arruti U., Azpiroz J.)
TXOST (Karrikaburu F., Karrikaburu J., Prajs T., Onsalo F., Eyheramuno)

Txapelketa honetan Txostek jokatuko duen lehen finala bada ere, oiartzuarrentzat bigarren finala izango da, Oiarpek final bat jokatu baitzuen 2009. urtean Kapito Harriren kontra. 3-15 galdu zuten. Luzean taldeak, haatik, 31  final jokatu ditu dagoeneko Enrique Abril Errebote Txapelketan.

Euskal Herriko bost talde lehiatu dira txapelketaren 61. edizio honetan: Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi), Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), Txost (Oiartzun, Gipuzkoa) eta Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.