Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mendi irteera eta babarrun jatea Urdabururen Egunean

Azaroaren 24an ospatuko dute mendi elkartekoek euren eguna. Antolatutakoetan beharrezkoa da izena ematea.

arritxulo Arritxulo aterpetxean ostatu hartuko dute Garabideren titulua nahi dutenek.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/10/25

Urdabururen eguna ospatuko dute mendi elkarteko kideek azaroaren 24an, igandearekin. Urtero egin ohi duten moduan, mendi irteera eta ondoren, babarrun jatea egingo dute Arritxulon. Batean zein bestean parte hartzeko izena eman beharko da, eta plaza kopurua mugatua denez, bazkideek lehentasuna izango dute.

Ekintzetan izena emateko azken eguna azaroaren 14a da.

Hiru txango ezberdin antolatu ditu mendizale elkarteak. Helduen txangoa 18 kilometro eta 900 metroko desnibela dituen ibilbidea izango da eta Errenteria, Zentolen, Txikierdi, Iturriotz, Zorrola, Urmendi, Penadegi, eta Arritxulon barrena egingo dute. 08:00etan irtengo dira Iztietatik, eta  aldatzeko arropa eraman beharko da; ibilbidean zehar, autobusean utziko dute hori. Txango horretarako edo soilik bazkarirako izena emateko aukera izango da (egin klik hemen).

Soilik bazkarira joatea aukeratzen dutenek, 13:45ean izango dute autobusa Zumardian.

Bigarren ibilbidea, gurasoen txangoa izango da eta Sorondo, Urdaburu eta Listorreta elkartuko dituzte. Irteera ordua, 08:00etan Iztietan. Eskolartekoen sailean ibiltzen diren haurren gurasoei begirakoa. Urtero bezala, eskolartekoak aurretik joango dira begirale taldearekin eta gurasoak ondoren, atzerago. Tontorrean egingo dutela bat azaldu dute antolatzaileek. Eskolartekoek ohiko moduan Orereta Ikastolan eman beharko dute izena azaroaren 6tik aurrera, eta bertan adierazi beharko dute bazkaltzen geldituko diren edo ez. Ondoko loturan, gurasoek soilik eman behar dute izena. (Klikatu hemen)

Hirugarrena, txikiei begirako txangoa da. Eskolartekoan ez dabiltzanei zuzenduta dago, berez, baina edozein haurrek har dezakela parte zehaztu dute, “beti ere heldu baten ardurapean”. 09:00etan abiatuko dira Susperregitik, eta bertaraino bakoitzak bere kabuz joan beharko du. Ibilbidea, berriz, honakoa:  Susperregi, Urdaburu, superregi. Txikien mendi irteeran eta bazkarian izena emateko, hemen klik egin.

Izena eman nahi dutenek Urdabururen elkartera erejo dezakete, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara edota 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta, egun eta ordu beretan.

Bazkaria 14:30ean izango da. Helduentzat menua: babarrunak sakramentuekin, eta postrea (Edaria barne) eta 20 euro balio du; haurren menua, makarroiak, oilaskoa eta postrea, eta prezioa bost euro.Bazkariaren ordainketa aurretik egin beharko da laboral kutxaren ES73 3035 0011 25 0110061096 kontu korronte zenbakian, edota Kutxabankeko ES03 2095 5064614. Diru sarrera egiterakoan Urdaburu kontzeptua eta izen abizenak jarri behar dira.

Itzulera autobusean egingo dute 17:30ean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.