Ordenantza fiskalak plenora, asteartean
Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkuran zazpi puntu izango dituzte aztergai alderdi politikoek.
Ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak asteartean—hilak 29— 18:30ean hasita. Saio publikoa izango da, eta publikotasun hori bermatzeko gainera, streaming bidez ere jarraitu ahalko da saioa —klikatu hemen—.
Zazpi puntu ditu aztergai gai ordenak, horien artean, ordenantza fiskalen hasierako onespena egiteko proposamena. Hilabete hasieran egin zuen publiko bere proposamena Udal Gobernu Taldeak, eta bertan 2,6 puntuko eguneratzea aurreikusi du, egungo KPI Kontsumorako Prezioen Indizearekin lotuta.
Bi mozio ere aztertuko ditu plenoak astearteko saio horretan. Biak ala biak, herritarrek aurkeztuak dira. Lehena COVIDa du hizpide, eta zehazki kudeaketaren ebaluazio publikoa. Bigarrena, gerrateen ingurukoa, herritarren eta bizitzaren kulturaren aldekoa.