Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Piano doinuak eta opera Madalenaren ermitan

Maider Ronquete soprano errenteriarrak eta Franco Cavalleri pianista uruguaitarrak kontzertua emango dute bihar. Etxean abesteak «zirrara berezia» sortzen diola aitortu du Ronquetek.

Maider Ronquete eta Franco Cavalleri Maria Magdalenaren Lagunak Kultur elkarteko beste hainbat kiderekin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/10/25
Etxean bezala, babestuta eta goxo, publikotik gertu-gertuan. Hala sentitu direla Madalenaren ermitan kontzertua eman duten guztietan esan dute Maider Ronquete soprano errenteriarrak eta Franco Cavalleri pianista uruguaitarrak. Bihar (larunbata) 20:00etan kontzertua egingo dute, hirugarrenez, eta beraientzat «oso berezia» izango dela aitortu dute. Antolatzailea Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkartea da.
 

Agerraldia egin zuten asteartean kontzertuaren nondik norakoak azaltzeko, baina baita abeslari eta musikariaren ibilbidearen gaineko xehetasunak emateko ere. Larunbatekoa da elkarteak bere emanaldi agendaren barruan udazkenean antolatu duen lehen saioa, eta «pozik» azaldu da Lourdes Uranga elkarteko ordezkaria: «Sobera ezagunak ditugu Maider [Ronquete] eta Franco [Cavalleri] eta plazera da berriro gure artean izatea. Orain arte jendeak oso ondo erantzun du, arrakasta handia izan dute orain arte, eta larunbatean ere hala izango dela espero dugu».

Cavallerirentzat espazioa «oso berezia» da, «oso une profesional eta pertsonal ezberdinetan izan gara bertan, eta oso berezia da guretzat Errenterian aritzea. Poztekoa da, gainera, sentitzea oraindik ere interesa dagoela gu entzuteko eta ikusteko». Unea berezia duela aitortu du pianistak; izan ere, piano klasikoaren gainean egiten ari den masterra epe laburrean bukatuko du, eta azterketarako propio prestatzen ari den Beethovenen lehenengo sonata joko du biharkoan: «Orain arte akonpainamendu gisa aritu naiz, baina larunbateko kontzertuaren lehen ordu erdian bakarlari ariko naiz, eta berria eta asebetegarria izango da niretzat». Kontzertuaren bigarren ordu erdian Ronquete ariko da, pianistaren laguntzarekin.

Renoko unibertsitatean emanaldia

Errenteriarrak urtea «ezustekoz» betea izan duela aitortu du: «Eskolak emateko aukera izan dut eta horren harira ahotsarekin lotutako unibertsitate ikasketak hasi ditut». Ikasketak emanaldiekin eta bidaiekin uztartzeko arazorik ez du, online ari baita. Ez du hori ibilbide profesional eta pertsonalean berritasun bakarra, aurten Cavallerirekin batera AEB Ameriketako Estatu Batuetan izan baita, Renoko unibertsitatean. «Nazioartean aritu gara, eta aukera ikaragarria izan da hori. Konposatu, testuak egokitu eta itzultzen aritu gara pianorako soneto bat eta rapsodia bat sortzeko, Shakespearen euskaratutako testuetan oinarrituta».

Kanpoan emanaldiak egiten izan ostean, etxera etortzea «luxua» dela esan du: «Inor ez da bere etxean profeta izaten, eta niretzat oso berezia da herrian abestea, herriari zor diogula zerbait sentitzen baitut. Ermitan aske sentitzen naiz, gozatu egiten dut abesten, etxean naiz, familia artean sentitzen gara, eta hori oso handia da».

Italiako ariak, euskal folkloreko piezak eta opera ariak abestuko ditu sopranoak biharko kontzertuan, eta Aita Donostiari eta Guridiri keinu egin, besteak beste. «Abestuko ditudan horietako asko-asko oso ezagunak, eta beste batzuk ezezagunagoak baina oso ederrak» izango direla aurreratu du. Ermitako giro bereziari behin eta berriz erreparatu diote Ronquetek eta Cavallerik, eta sopranoak urreratu du ez duela oholtzarik erabiliko bertan, «publikoa gertu sentitzea oso gustukoa dut, hori ezin da egin antzoki eta emanaldi handi-handietan. Bai, ordea, ermitan».

Sarrera doan

Xabier Irujo Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko zuzendariari eskerrak eman dizkio Cavallerik: «Hari esker heldu gara aurten Renora, eta oso eskertuta gaude, esperientzia berritzaile bezain gogoangarria izan baita». Erabat lotuta ez badute ere, saiakera bizia egingo dutela nazioarterako sortutako lan hori datorren urtean Iruñera eramateko erantsi du piano jotzaileak, «oso proiektu berezia izan da». Maiatza aldera nahiko lukete Nafarroako hiriburuan egin emanaldia.

Hara iritsi aurretik hainbat emanaldi egingo ditu bikoteak; horietako lehena bihar. Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera. Kontzerturako sarrera, doakoa da, eta 240 lagunentzako aforoa aurreikusi dute antolatzaileek, «komeni da jendea garaiz etortzea lekua ziurtatzeko».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.