Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Eskuz Binakako Iparraldeko Trinkete txapelketan asteburu bikaina EPLErentzat

Azken ekitaldietan amets zuten txapelketa prestigiotsu horren Lehen Mailara igo dira Taberna eta Chiapuso.

Ibon Taberna artxiboko irudi batean. Argazkia: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/10/28

Asteburu ezin hobea EPLEko pilotarientzat. Erabakigarriak ziren hiru partida, igoera lortzeko eta egungo kategorian mantentzeko, eta helburuak bikain beteta bukatu dituzte partidak EPLEkoek. Urte batzuk zeramatzan igoeraren atzetik klubak, Eskuz Binakako Iparraldeko Trinketeko Txapelketa prestigiotsuan, eta azkenean iritsi da, Taberna eta Chiapusoren eskutik.

14-7 zegoen markagailua kontrako klubeko pilotarietako batek min hartu zuenean; partida bukatutzat eman zuten, eta 40-7 EPLEkoen alde.

Bigarren Mailan, Carricart eta Antton Aranburuk 40-28 Kapito Harriren kontra, eta kategoria berean lehiatzen segituko dute, hortaz.

Azkenik Eneko Aranburu eta Sorondok 32-40 garaitu zituzten Goizeko Izarra taldeko pilotariak eta Hirugarren Mailarako igoera erdietsi. partidak, Zuraide (Lapurdi), Uztaritze (Lapurdi) eta eta Donibane Garaziko trinketetan jokatu zituzten, hurrenez hurren.

Gipuzkoako Eskuzko Ohorezko Mailako Gipuzkoako Txapelketari dagokionean ez zen emaitza bera lortu. Kasu horretan eta amaiera arte borrokatu baziren ere, ez zuten lortu Etxezarreta eta Arangurenek Soraluzeko Mendizabal eta Balerdi garaitzerik; 13-22 gelditu zen markagailua. Kategoria mantentzeko joaneko partida izan zen hori eta Agustina Otaolan jokatu zuten; itzuliko partida Soraluzen jokatuko da asteburuan eta EPLEko pilotariak kanporaketa iraultzen saiatuko dira.

Larruzko pilotako lehen mailan ez zuten lortu Eskisabel eta Ruben, eta Eiheramendi eta Abelek osatutako EPLEko bi bikoteek final handira pasatzerik. Errepalako bi bikoteak izan ziren irabazleak 35-21 eta 35-23 markagailuarekin hurrenez hurren.

Asteburu honetan Yorel eta Estefanok hirugarren mailako finala izango dute jokoan, Oiangu 1en kontra. Ligaxkan lehenengo postuan sailkatu ziren EPLEkoak, eta horrenbestez bigarren mailara igo ziren zuzenean.

Balorazio positiboa egin du EPLEk herriko pilotaren gainean: “Une honetan Gipuzkoako Txapelketan ari diren Kadete eta Senior kategoriako Batzokiko eta EPLEko pilotariak, Iparraldean ari diren hiru senior bikoteak, eta errendimendu zein eskolarteko txapelketan ari diren pilotariekin 27 talde ditugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.