Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak elkarretaratzea egin du gaur Donostian, Pasaian lanean urte luzez aritutako langile baten heriotza amiantoaren eraginez izan zela salatzeko.
Azken ekitaldietan amets zuten txapelketa prestigiotsu horren Lehen Mailara igo dira Taberna eta Chiapuso.
'Bertsopia' lanarekin eskuratu du garaipena errenteriarrak; hiru lan sailkatu ziren finalera, eta Legorbururena izan zen epaimahaiaren iritzirako, onena.
Bi asteazkenero biltzera deitu du Antxo AFk, barrutian kirola egiteko instalazio batzuk beharrezkoak direla aldarrikatzeko. Lehen deialdia, asteazkenean.
Ostegun ilunabarra Gau Beltzarena izango da. Herriko eragileek izua zabalduko dute herriko kaleetatik, elkarlanean.
Ostiralean izango da irrati librearen urteurrenaren harira antolatutako bakarrizketa saio bikoitza.
HITZAren 'Igandean historiaz jantzi' bisita gidatuen egitasmoaren lehena egin zen atzo Irungo Oiasso museoan. HITZAkideak, historia gosez.
Etzi, hilaren 30ean izango da urriko udalbatzarra, eta bederatzi gai landuko dituzte hitzorduan. 18:00etan izango da saioa, pleno aretoan.
Lezo eta Errenteria batzen dituen bidean aldi baterako pasabidea jarriko dute. Azkenaldian bi oinezko hil dira bide hori gurutzatu nahian, eta pasabide bat jartzeko borrokan aritu dira auzotarrak.
Gezala Auditoriumean ikusi ahal izango da telesail ezagunaren lehen kapitulua. Sarrera guztiak agortu egin dira.